Muxu handi bat, Txotxe
Naroa Sangroniz
· Kurutziaga Ikastolako Txotxeren ikaslea izandakoa
Ene… Nola hasi? Agian ez naiz ni lerro hauek idazteko egokiena, agian ez naiz hobeto ezagutu izan zaituena, barka nazatela zure ingurukoek, baina lerro hauek idazteko beharra sortu zait, zu joan zarela jakitean. Joan, nolabait esateko, guztion barnean zaude eta egongo baitzara beti.
Ez naiz zurekin urte gehien lan egin dituen pertsona, baina zuk nahita edo nahigabe zure aztarna utzi duzu nigan. Ikastolan ezagutu genuen elkar beste hainbat eta hainbat ikaslek egin duten bezala. Antzerkiarekin lehen kontaktua, zurekin, “Txotxe”rekin.
Paperak potetik atera eta hara non, lotsati honi protagonista papera tokatu zitzaion. 8 eszenatik 6tan NI.
“Patxi” oraindik ere antzezlanaren hasiera gogoratzen dut, maitasun osoz, gogoratzen..? ziraun naskagarri hori, ez nauzu beldurtuko, har esazu kolpe hau,…. patxi nintzen ni, zuk asmatutako pertsonai xelebre eta dibertigarria, telebistarik ikusten ez zuen gazte abenturazalea, sormen handikoa, bere logelan dragoiekin borrokatzen zuena.
Zenbat ordu pertsonaia prestatzen, lotsa kentzen,benetako dragoiak imajinatzen,pertsonaiaz gozatzen, materiala aukeratu eta prestatzen. zenbat ordu zurekin konpartitzen. Inork ez zuen espero ni bezalako neska lotsati batek protagonista papera egingo zuenik, baina zurekin lortu nuen.
Oraindik gogoratzen dut istitutoko eszenatokian, kamerinoan, nolabait esteko nuen sentimendu nahasmena. Alde batetik poza, eguna heldu zelako, lotsa itzela, pijaman eta erromatar kaskoarekin irten behar nuelako nire bizitzako lehen obran, eta beldurra, txarto egitearen beldurra. Baina argiak piztu eta inoiz baino indartsuago sentitu nintzen,” patxi”ren paperean sartu nintzen bukaeraraino eta zure laguntzarekin hau ere.
Urte batzuk beranduago karrika ezagutu nuen eta hemen ere, asko disfrutatu nuen zurekin, kantatzea gustuko zuen laino baten paperean sartzeko aukera eman zenidan, eskerrik asko. Pila bat disfrutatu nuen eta obra honetan testuaren zati batzuk idatzi eta moldatzeko aukera ere eman zenigun batzuei,ni barne, mila esker.
Antzerki munduan murgildu ninduzunetik dut nik idazteko zaletasuna, koadernoa eta arkatza edonora eramateko ohitura, baina nik niretzako idazten daramat denbora mordoa, beno gaurkoan, ez. Gaurkoan zuretzako dira hitz hauek, zuk besteoi idatzi dizkiguzun letra guztien truke. Zugandik ikasi nuen nik, istorioak edonon sortu litezkeela eta horregatik arkatza eta papera gertu eduki behar direla.
Lehen aipatu dut ba aztarna utzi duzula nigan, eta egia da baina ez bihotzean bakarrik.
Zure ikastolako gelan egiten zenituen eskulan horietako bat ere badut nik oraindik. Gogoko dut hura eman zenidan eguna, gaur arte beti ondoan izan dudana eta izango dudana. Nire izena, egurrean eginda, moztuta eta margotuta, kordel bat ipinita, bai, giltzak “llavero” horretan ditut lotuta, eta hori izan da zurekin lotu nauena, lokarri hori da ikusten dudan bakoitzean zu gogorarazten nauena.
Zu, bai Txotxe, zu, hain ona, zintzoa eta langilea, zu ahots berezi horrekin hitz egiten ziguna. Zu, obra bakoitzaren ostean, argiak eta musika itzali eta beti han zegoena.
Oraingoan argiak itzali dira zuretzat baina ez zara joan,beti bezala hor zaude, ahots berezi horrekin, obra bakoitzaren atzean, argien atzean, GURE BIHOTZETAN.
Muxu handi bat, eta eskerrik asko.