Larunbata,
2024ko Martxoak02

MugaKultura

loader-image
Durango
11:52 am,
temperature icon 11°C
Humidity 71 %
Ráfagas de viento: 63 Km/h

Murueta Torreko Jaiak: mus partida bateko ordagoari baiezkoa

Andoni Iruarrizaga

Andoni Iruarrizaga

Kaixo lagunok:

Bederatzigarren urtez jarraian, hemen daude Murueta Torreko jaiak.

Ekainaren  25ean eta 26an.

2008ko ekainean hasi zen dena.

Larunbat gau batean, musean jokatzen  ari ginela, lauetariko batek, itzelezko ordagoa bota zuen:

«Ezetz egin Murueta Torre auzoko asteburuko jai batzuk».

Esan eta egin!

Gaur arte.

Gau horretan antolatu genuen bezala jarraitu dugu dena egiten, gaur arte, aldaketa txiki batzuk izan arren bidean zehar.

Datorren urtean 10 urte betetzen ditugu eta zuen laguntzarekin zerbait berezia egin nahiko genuke.

Beno, guzti hau azaldu eta gero, asteburu ederra gurekin igarotzera gonbidatuta zaudete.

Denetarik izango duzue: umeentzako jolasak, herri-kirolak, puzgarriak, paellada, erromeria, txelo eta kulero lasterketa…

Hemen daukazue jai egitaraua. Animatu!

Besterik gabe, eskerrik asko bihotz- bihotzez.

* Andoni Iruarrizaga Durangoko Murueta Torre Auzoko Elkartekidea da

IMG_5826 IMG_5848 IMG_0354

IMG_0336

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu