Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
5:39 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 32 Km/h

Lur gainean, itzal azpian

Leire Milikua Larramendi

· Leire Milikua (Abadiño, 1985)  ‘Lur gainean, itzal azpian’ liburuaren egilea da

Begiradak garrantzia handia du liburuan, eta niri begirada eraldatzeko baliagarriak suertatu zaizkidanak ekartzen ditut bertara.

Liburuak nekazari emakumeek sektoreko erabakiguneetan duten parte hartzea du ardatz, baina hortik abiatuta beste makina bat kontu jorratzen ditu.

Lur gainean deitutako lehen atalean datu, erreferentzia eta aipuekin “argazkiak” eratzen ditut, ertz ezberdinetatik, irakurleari perspektiba aldarazteko asmoarekin. Metaforikoki, leiho bat eraikitzea da asmoa, marko bat, toki bat, normalean begiratzen ez dugun leku bat erakusten duena: landa eremua. Eta atal horretan aurkezten dira liburuko protagonistak, nekazari emakumeak. 

Liburuaren bigarren atalak Itzal azpian du izena, eta leiho funtzioari bozgorailu funtzioa gehitu nahi izan diot. María Sánchez albaitari eta idazleak dioen moduan, no dar voz, ser altavoz, ahotsa badute eta. Eta emakume horien testigantzek harilkatzen dute atala. Erakutsiko da nola, batetik, nekazari emakumeek sistema patriarkaleko edozein arlo eta eremutan emakumeek dituzten egiturazko ezaugarriak partekatzen dituzten; eta, bestetik, nola landatar eta nekazari izaerak zapalkuntza-geruza gehigarriak dakarzkien.

Azkenik, hausnarketarako parada dakar hirugarren eta azken atalak, Mugimenduan izenekoak. Sektorea ez dago bere onenean, parte hartzea ez dago bere onenean, eta emakume izatea ez da izan onenaren sinonimo. Liburuan azaltzen da ardura soziala dela nekazari emakumeen biziraute profesionala, ongizatea eta parte hartzea, funtsezkoak baititugu gure landa-eremuak eusteko. Hor daude eta gure ardura da ikustea, behar-beharrezkoak ditugulako.

Balio beza liburu honek argitarako bide horretan pausoak emateko.

· Non erosi?

Klikatu hemen.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu