Laino gris-ilunak

MAITE ATUTXA
Estaltzen dute zerua
lainoen kolore grisak,
batzuetan dira urrunak
beste askotan hurbilak.
Hain hurbilak dira batzuetan
beraien ura sentitu ahal dudala,
nire ilean eta aurpegian
eroriko den ura tanttaz-tanttaka.
Jausi egingo dira gogoz
tantta mardulak,
egarriz, bero eta lehor
dagoelako lurra.
Batzutan ihes egiten dute
infiniturantz,
haizeaz lagundurik
kementsu eta indarraz.
Maitemintzeko eguzkiak
e(g)iten dizkie keinuak,
baina lainoek ez diote ixten
pasatzen ezta errainu bat!