Igandea,
2024ko Abenduak22

MugaKultura

loader-image
Durango
6:17 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 92 %
Ráfagas de viento: 55 Km/h

Kultura ispilu bat da, hartzea ematea DA!

GEREDIAGA ELKARTEA

Euskal kulturgintzako komunitatearen plaza bihurtzen da urtero Durangoko Azoka. Komunitate hori pozten denean gu ere poztu egiten gara, eta premiak dituenean kezkatu egiten gara. Horregatik saiatzen gara azoka on bat antolatzen, badakigulako azoka euskal kulturgintzaren birika bat dela, eta ez birika sinbolikoa soilik.  Helburu hori lortzeko, sinistuta gaude elkarrekin eskutik aritzea ezinbestekoa dela, eta ekarpena alde askotatik egin daitekeela: sortzaileak, bisitariak, babesleak, erakundeak, hedabideak… Elkarlanerako prest izango gaituzue.

Oro har, kultura aisialdi hutsa baino gehiago dela ulertzen dugu: kultura kritika da, mundua pentsatzeko eta munduan egoteko modu bat da. Balio horietan garatzen denak inguruari eskaintzeko asko edukiko du, kultura jasotzea gizarteari bueltan emateko bide bat baita.

Gainera, hizkuntza bat bizi dadin, ezinbestekoa da erabiltzea, eta kulturak horretan funtsezko ekarpena egiten du. Euskaraz jasotzen den kulturak, euskaraz bizitzen eta euskara bizitzen lagunduko digu.

Jakin badakigu euskarazko sorkuntza oso aberatsa dela, baina ez dauka nahikoa hartzaile bere herrian. Hor dago premia momentu honetan eta Durangoko Azokak horri erantzuteko ahalegina egingo du, Azokara etortzea, ikustea, hartzea… kulturgintzari hauspoa ematea ere badelako.

Kultura ispilu bat da. Nor garen erakusten digu, eta, aldi berean, gure praktikarekin osatu egiten dugu. Kultura hori guztia da:

Irakurtzea idaztea da.

Entzutea kantatzea da.

Ikustea antzeztea da.

Aditzea pentsatzea da.

Egotea egitea da.

Hartzea ematea DA!

‘Agradecido, unas palabras al investigador fallecido Jon Irazabal’, por Iban Gorriti

‘Agradecido, unas palabras al investigador fallecido Jon Irazabal’, por Iban Gorriti

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu