Asteazkena,
2024ko Maiatzak22

MugaKultura

loader-image
Durango
4:48 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 16 Km/h

Krisia eta antolatu beharra

logo ikasle abertzaleak

Ikasle Abertzaleak

 

Ez da hilabete Zornotzako Orue eskolan zenbait ikasle, ikasketan modalitate partzialean burutzen zituztenak, ikasketekin jarraitu ezinda gelditu zirela. Hau, Eusko Jaurlaritzak lanbide heziketara bideratzen duen diru laguntzen murrizketa nabarmen baten ondorio izan da.

Izan ere aurtengo ikasturterako 526.000 euroko diru laguntza jaso dute lanbide heziketako zentroek, iazko 838.872 euroetatik oso urrun dagoen kopuru bat. Gainera, aipatu beharra dago, diru laguntza honen banaketa unean uneko interes ekonomikoetara egokitzen dela. Hori horrela, 526.000 euro horien %70a ekoizpen industrialarekin lotutako graduetara bideratu da, eta gainontzekoa beste gradu guztietara. Eta noski, Orue eskolako gradua zaintzarekin lotutako gradua izaki, diru laguntzarik jaso gabe gelditu da, gradua ezin eskaini izatea ondorio. Hori dela eta gelditu dira ikasleak kalean, behin hasi zituzten ikasketak bukatzeko aukerarik gabe.

 

Orue eskolan gertatua ez da kasu isolatu bat, ez da zorizko gertakari bat. Krisi kapitalistaren ondorio zuzena da, aurreikusi zitekeen bezala, kapitala akumulazio ziklo berri bat abiarazi edo egituratu nahian dabil, horren ondorio ekoizpen dinamika zehatz batzuk indartzeko formakuntza industriala ekonomikoki bultzatu izana, besteak beste. Erreforma eta egiturazko aldaketen garai bat behar du datorrenak, burgesiak langileriaren gaineko dominazioa beregituratzeko erabili nahi izango duena, kapitalaren ofentsibaren garaia.

 

Testuinguru horretan ezinbestekoa da langileriaren antolakuntza politikoa eta premiazkoa bihurtzen da lan sindikala. Hezkuntzan ere bai. Nabarmenak baitira jada ikasle langileon aurkako mugimenduak, Orue eskolakoa bat, nabarmenak askatasun politikoen urraketa ikastetxe ezberdinetan eta nabarmena kontrol sozialaren areagotzea hezkuntzak bizi duen digitalizazio prozesu honetan. Eta ez Lanbide Heziketan soilik, hezkuntza esparru guztietara hedatzen da logika berdinaren baitan kokatzen den problematika hau; unibertsitatera, bigarren hezkutzara… Izan ere, hezkuntzak, sistema lan indarraren ekoizpenerako instituzioa izaki, garrantzia berezia du gizartearen berregituraketarako bere osotasunean.

 

Lan sindikalaren beharrezkotasun edo premiazkotasun horretatik sortu da urri honetan IKAS, Ikasle Autodefentsa sarea, heziguneetan azaleratu diren beharrei erantzuteko, ofentsibari aurre egin ahal izateko, ikasle langileon interesak defendatu eta borrokatzeko. Bi helburu nagusirekin sortu da IKAS; batetik, heziguneetan ikasle langileon baldintzak hobetzeko eta bestetik egunerokotasunean ikasleok bizi dugun infantilizazioari aurre egiteko. Helburuok ipar, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko errealitateari erantzunten dion programa politiko bat garatu du IKASek, lau puntu orokorrez osatua dagoena.

 

  1. Baldintza ekonomikoak eta ikas baldintzak.
  2. Kontrol soziala.
  3. Askatasun politikoak.
  4. Erasorik gabeko ikastetxeak.

 

Era berean, programa honek aurretiaz sorturiko ikasle audotefentsa sarren koordinazioa eta indarren zentralizazioa kudeatzeko balio dezake, horrela heziguneetan lan sindikalean aurrerapausoak emateko.

 

Urri amaiera den honetan IKAS hasia da jada ikastetxeetan lurreratzen, Durangaldean ere egin zen lehenengo aurkezpena joan den astean. Ezinbestekoa den langileriaren antolakuntza politikoa gorpuzten ari dela dirudi.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu