Ostirala,
2024ko Abenduak27

MugaKultura

loader-image
Durango
4:45 am,
temperature icon 10°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

Kontseilu Sozialista (Durangaldea) aurkeztu dugu

c8e7d9f5-5327-44b6-9202-83ac51e32cf5

Kontseilu Sozialista (Durangaldea)

Garai latzak bizi ditugu, aspaldiko latzenak. Krisi ekonomikoa enplegua suntsitzen ari da, soldaten beheranzko joera orokortua da, eta, bien bitartean, etxe kaleratzeek ez dute atsedenik hartu. Hitz batean esanda, pobrezia eta babesgabetasuna hedatzen eta sakontzen ari dira etengabe.

Hori gutxi balitz, urte hasieratik aurrera zabaltzen hasi zen covid-19aren pandemiak prozesua azkartu baino ez du egin. Begi bistakoa da, bestalde, Durangaldea ez dela salbuespena. Esaterako, uztail hasieran pandemia aurretik baino 1.305 langabe gehiago zeuden eskualdean. Gainera, borrokarako funtsezkoak diren eskubide politikoak, mugitzeko eta elkartzeko debekuak direla medio, erabat mugatuta dauzkagu, eta horrek are zaurgarriago egiten gaitu. Poliziak isunekin zigortzen du diziplinarik eza, eta kontrol sozialak otzantasuna bermatzen du. Dena den, hain nabarmena izan beharko lukeen egoera hori ezkutatzen ari dira masa-komunikabideak, gertatzen ari denaren gaineko errelato distortsionatuaren bidez.

Horren guztiaren aurrean, proletariotzaren antolakuntzarako baliabideak sortzera dator Kontseilu Sozialista (Durangaldea). Dauzkagun beharrizanak askotarikoak dira: oinarri-oinarrizkoetatik hasita, lan-eremukoetatik pasatu eta askatasun politikoetara artekoak; baina beharrizanak asetzeko, lehenik, bitartekoak behar dira, antolakuntza-bitartekoak. Testuinguruak berak mahaigaineratzen duen urgentzia politikoari entzungor egiterik ez dago jada. Estatu-aparatuekiko independentea den antolakuntza forma baten faltan, ordea, estatu-aparatuei eta haien gainetik dauden bankariei eta enpresari handiei men egitea besterik ez da geratzen, alderdi eta sindikatu instituzional guztiek egiten duten moduan. Horrexegatik egiten dugu antolakuntza komunista independentearen alde. Independentea, ideologia dominantearekiko; eta, independentea, estatu burgesarekiko.

Gure asmoen artean dago, halaber, belaunaldi arteko harreman politikoa eta lanerako espazioak sustatzea. Azkenik, joko-zelai politikora ez dugu itsumustuan jauzi egiten; izan ere, Kontseilu Sozialista (Durangaldea) Euskal Herriko Mugimendu Sozialistaren parte da. Horregatik, proletariotzaren interesen alde lan egiten duten antolakuntza-espresioekin elkarlana sustatu eta indarrak batuko ditugu eskualde mailan.

Berandu barik izango duzue gure berri.

Gora iraultza sozialista!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu