Astelehena,
2024ko Apirilak29

MugaKultura

loader-image
Durango
8:39 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 92 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

Koloretako munstroa

Eunate-Zarrabeitia

Eunate Zarrabeitia

· Eunate Zarrabeitia Durangoko Bartolome Ertzilla Udal Musika Eskola eta Kontserbatorioko biolin irakaslea da

Anna Llenas-en ipuinaren hasierak dioen moduan Hau da Koloretako Munstroa . Durangoko Bartolome Ertzilla Musika Eskola eta Kontserbatorioko Orkestrak, Peru Magdalena eta Aritza Rodriguezekin elkarlanean eraikitako ikuskizuna.

Nahastuta ageri da hasieran gure munstroa. Eta gu ere hala sentitzen ginen proiektu hau eraikitzen hasi ginenean. Ideia ugari buruan, buelta ta buelta… istorio batetik abiatu eta musika ipini, antzeztu…nondik edo nola hasi ondo ez genekiela.

Peru eta Aritzarekin proiektua forma hartzen hasi zen, eta, alaitasuna sentitu genuen, eta ilusioa. Gure ikasleentzat, ikasten ari direna garatzeko eta aberasteko aukera paregabea dira horrelako proiektuak.  Alaitasuna baita, Musika Eskola eta Ikastetxeen elkarlanari esker, gure herriko umeek Musika eta Antzerkiaz  zuzen-zuzenean gozatzeko aukera izango dutelako.

Tristura, amorrua eta beldurra ere bidelagun izan ditugu eta ditugu, zelan ez! Tristura eta amorru pixka bat sentitzen dugu, musika eta antzerkiak, eta arte adierazpenek orokorrean, nahi genukeen baino pisu txikiagoa dutelako gure txikienen heziketan…Beldurra ere sentitzen dugu,  eraiki duguna publikoaren gustuko izango ote den ala ez ez dakigulako…

Baina, baretasuna ere iritsi zaigu, eta ilusioa berriro. Dena prest dago, eraiki dugu, ensaiatu dugu, eta gogotsu gaude, Koloretako Munstroa  Durango ta Iurretako 5 urteko umeei aurkezteko. Gogotsu, guk sortze prozesuan gozatu dugun beste goza dezaten.

Gure orkestrako ikasleak izango dira taula gainean, Aritza Rodriguez aktorearekin batera. Esan behar dugu, plazer itzela izan dela guretzat Peru eta Aritzarekin lan egitea, eskerrik asko bioi. Asko gozatu eta ikasi dugu zuokin, eta ikasten jarraitzeko ilusioa dugu aurrerantzean ere.

Musika Eskolako Areto nagusian jarria dugu zita Ikastetxeekin, maiatzaren 12 eta 17rako. Has dadila beraz funtzioa!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu