Igandea,
2024ko Azaroak24

MugaKultura

loader-image
Durango
7:15 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 66 %
Ráfagas de viento: 61 Km/h

Karama 6tet ISIOTUn

ITZIAR CASTRILLO

«Zaldua erreka ez da Mississippi, Matiena ez da Chicago eta gu ez gara Charlie Parker», esaldi labur honekin aurkeztuko gara ostegun honetan Traña Matienako ISIOTU kultur elkarteko lokalean arratsaldeko 19.00etan.

Zaldua erreka Zaldibarretik datorren ibai txikia da eta Astolatik datorrenarekin elkartuz Ibaizabal osatzen dute aurrerago ,gure Mississipi…zubirik bada inguruan eta baita bidegurutzeren bat ere, Laubideta 6an dago eta. Traña auzo langilea ere bada beraz, badaukagu ezaugarri komunen bat musika afroamerikarraren sorreraren ingurunearekin, eta futbol gaua izanik ez gara jokoz kanpo geratuko.

Atlantiko beltzak banatzen gaituenez, distantziarekin bada ere, distantzia handiarekin eta dagokigun begirunearekin, kontzertu xume honen bitartez jazz eta swing doinuei hurbiltzen saiatuko gara, hitzez eta doinuz.

Landa munduan jaiotako estiloa da jazza, hiri mundura pasatzean garatu zena eta mende bateko historia gazi eta gozoa duena.

Migrazio behartu batek eragindako jatorri desberdinetako esklaboetako sustrai doinuetatik edanez , influentzia desberdinak jasoz eraikitzen joan den musika estiloa dugu. Inprobisazioari ematen dion tartea eta garrantzia dira estilo honetako ezaugarririk berezkoena…eta hori izan daiteke musika aberats honetako konfluentzia. Inprobisaziorako leihoa zabalik uztea…tartea eman,txanda pasa, errespetuzko giroa sortuz, denak du lekua lengoai honetan, etengabe berrizten ari den mundu osoko hizkuntza konpartitu honetan.

Eta konpartitua izango da gure emanaldia ere, bost saxofonista eta pianista bat, doinu zahar eta berriak, klasikoa eta jazzaren erdibidean dagoen Pedro Iturralde haundiaren «Memorias», gure pieza gogokoenetakoa tartean eta hau guztia zuen konpainiarekin.

Gustu baduzue Isiotun elkartuko gara otsaileko azken aste gris hau zuri beltzez bada ere musikarekin koloreztatzeko asmotan.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu