Astelehena,
2024ko Azaroak25

MugaKultura

loader-image
Durango
12:21 am,
temperature icon 8°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Jose Moreno gudariaren 100 urteko borroka

Mikel Magunazelaia mugalari

Mikel Magunazelaia Pinaga

· Mikel Magunazelaia Pinaga jeltzalea Foruko Alkatea da

Jose Moreno 1918an jaio zen Deustuko Zorrotzaurre auzunean. Gazte-gaztetatik lanean hasi eta 14 urterekin itsasoratu behar izan zen. Italiako uretan lanean zebilela, Mussoliniren faxismoa lehen pertsonan sufritzea tokatu zitzaion.

Mikel Magunazelaia1

Jose Moreno eta Mikel Magunazelaia.

Gerrate Zibila pizterakoan, jeltzale legez eta frankismo terroristaren kontra borrokatzeko, ELA-STVko San Andres batailoian eman zuen izena, hain zuzen ere, gaur egun geuretzat hartu ditugun balore eta askatasunen alde. Santoñan espetxeratu eta urte luzez langile batailoietan lan behartuak egitera kondenatua, Estatuko hainbat espetxe igaro behar izan zituen.

“A nosotros nos quitaron la juventud los franquistas y a otros la vida”

EAJ-PNVko alderdikidea eta ELA-STV (Askatua)ko sindikalista ohia, goitik beherako jeltzalea. Bere militantzia antifaxista oso aktiboa izan da bizitzako azken egunera arte, batez ere, memoria historikoaren arloan. Bilboren defentsan aritu ziren gudari, miliziano eta emakumeen omenez Artxandan dagoen “Aterpe 1936. Aztarna” eskulturaren bultzatzailea izan zen eta ez zuen hutsik egiten bertako urteroko omenaldian. Frankismoaren krimenak ikertzeko Maria Servini epaile Argentinarrarekin ere aritu zen elkarlanean, egia azaleratu, justizia egin eta erreparazioaren alde ekiteko asmoz.

Joserentzat adina ez da borrokan jarraitzeko oztopoa izan. Euskal agintari eta instituzioei idatzitako mezu honen bitartez, Gernikan, euskaldunon herri sakratuan, Gudari guztien omenezko eskultura jartzea aldarrikatzen zuen:

“En recuerdo a todos los Batallones del 36

Con todo el respeto, me dirijo a nuestro Gobierno Vasco y a todas las Instituciones de Euskal Herria para que, entre todos, se haga un monumento al Gudari de todos los Batallones que lucharon en Euskadi.

 Fuese del color que fuese, luchábamos por defender la Democracia y nuestro Pueblo Vasco, en contra del Franquismo y el Fascismo europeo. Po culpa de esa guerra, cuando los alemanes arrasaron Gernika, murieron muchas familias, niños y juventud en los montes.

Dios quiera que no pase jamás. ¿Pero qué pasa? ¿Ahora, ya, nadie se acuerda de aquella “Guerra Civil”? Aunque este pueblo perdone, los Gudaris nunca podremos olvidar el sufrimiento que padecimos.

Por eso, pedimos un pequeño símbolo para que la juventud recuerde a aquellos que murieron y luchamos por un Democracia arrebatada por Franco y otros más.

No entiendo cómo fuera de este país hay monumentos y símbolos del régimen anterior y en este país no tenemos nada recordando al Gudari.

Si las instituciones no hicieran nada, mi deseo sería pedirle al pueblo llano apoyo para recaudar dinero y poder pagar, así, a un escultor para que nos hiciera la figura de un Gudari y poderla colocar en Gernika. Esa sería mi mayor ilusión y la de mucha gente que, como yo, todavía vive recordando aquel tiempo.

Esperando vuestra colaboración,

Un Gudari

Jose Moreno 

Joseren ametsa errealitate bihurtu da, azken bataila hau ere irabazi du. 2018az geroztik, Gernikak euskal askatasunen eta justizia sozialaren alde borrokatu ziren Gudari guztien omenez egindako eskultura dauka.

Jose Moreno Gudariaren 100 urteko borrokak, frutu asko eman dizkio demokrazia, justizia, aberria eta euskal gizarteari. Bere heriotzarekin geure historiaren zati garrantzitsua galdu dugun arren, geure bihotzetan ereindako haziak ez dira alferrikakoak izango.

Agur eta ohore, Jose, benetako gudaria!

 

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu