Jon Braun Zornotzan

«Ez da erraza norberaren lanaz hitz egitea, eta are gutxiago, zurrunbilo artistikoan murgilduta zaudenean estrenotik bi egunetara, baina gure azken proiektua azaltzen saiatuko naiz. Anita Maravillasen 2005etik daramagu panpinei bizia ematen, titere eta antzerki bisualean lanean. Gure tailertxoan Valentina Raposok egur zatitxo batetik kolorez eta arimaz beteriko pertsonaiak gauzatzen ditu, eta ostiral honetan Zornotza Aretoan, mugimenduan jarriko ditugu, egurrak arnasa hartu dezan».