Igandea,
2024ko Abenduak22

MugaKultura

loader-image
Durango
1:05 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 74 %
Ráfagas de viento: 55 Km/h

Izan zirelako gara, garelako izango dira

ITZIAR CASTRILLO

2017ko ekainean Montevideo kalean dagoen gure Musika Eskolako parkeak Aurora Abasolo izena hartu zuen «Andereak» talde feministak bultzatuta udalaren  ekimenez.

Ordura-arte, durangarra ez naizen aldetik,eta agian durangarra izanda ere,ez nekien nor izan zen Aurora Abasolo. Jakin-minak bultzatuta Durangon jaio eta Argentinan formatutako ospe handiko abeslari soprano bat izan zela jakin nuen .Europa eta Amerikatik bira handiak egin eta gero erretiroa hartutakoan Durangora bueltatu eta kantu irakaslea izan zena hain zuzen ere.

Emakumeak izan ziren parkearen inaugurazio ekitaldiko musikariak, emakumeak ere orain dela 42 urte Durangoko Musika Kontserbatorioko lehen irakasleak eta gaur egungo irakasleriaren klaustroaren gehiengo zabal bat ere emakumeok osatzen dugu.

Hala ere, datu zehatzik gabe idazten ari banaiz ere, esango nuke emakumezko musikariek idatzitako errepertorioa oso gutxi interpretatzen dela gure eguneroko jardunean.Bizitzako beste alor askotan bezala ,musika klasikoan emakumeen lanek ere ez dutelako izan merezitako errekonozimendu eta dagokien lekurik.

Erreferente gutxi izan ditugu eta egiari zor ikasketa planetan sinbolikoa da emakume konpositoreen obren presentzia. Nire ibilbide formatibo zein profesionalean ere, aitortu behar dut emakumeek idatzitako bi edo hiru obra baino ez ditudala taularatu.

Historiak eta musikariek ahaztutako emakume erreferente bat izan zen Elise Hall saxofonista handia,Parisen jaio eta hezitako mezenas eta saxofoi jotzaile ospetsua.Bostonen finkatu zenean bere garaiko konpositore ospetsuenei saxofoi eta orkestrarako obrak sortzeko enkargua eman zien,saxofoia errepertorio klasikoan kokatzen lagunduz eta bultzada handia emanez.Emakume aberats batek saxofoia jotzea gaizki ikusia zegoen garai batean konbentzio eta mugei aurre egin zien.

Bere heriotzaren 100 urteak betetzen diren honetan munduko 21 herrialdetako 60 ezkenatokitan ,egun berdinean tributu hau egitera batuko gara mundu zabaleko milaka saxofonistak datorren asteburuan.

Euskal Herrian Azaroak 30ean Donostiako Udal Aretoan egingo den errekonozimendu ekitaldian parte hartuko dugu Durangoko Bartolome Ertzilla Musika Eskolako 10 saxofonista gure aletxoa jarriz.

Nicolas Proust saxofoi jotzaile frantsesaren  proposamen bati jarraiki eta Judith Montero Donostiako Musika eskolako saxofoi irakasleak mimo handiz  antolatutako kontzertuan gure ondoan izango ditugu Musikene eta Iruñeko Goi mailako kontserbatorioko ikasleak eta baita ospakizunera batu diren  Euskal Herriko beste musika eskoletako ikasleak ere: Irun,Errenteria, Getaria,Hernani eta Donostiako musikariak,guztira 150 saxofonista batuko gara nazioarteko ekimen beharrezko eta interesgarri honetan.

Durangarrok 3 piezetan parte hartuko dugu,batetik eskolako txikienek Maider Lopez  Bartome Ertzillako irakasleari esker Germaine Tailleferre konpositora frantsesaren  «Fleurs de France» pianorako bildumatik piezatxo bat joko dute.

Bestetik nazioarteko ospakizun honetarako berezi sortutako pieza baten estrenoan  parte hartuko dugu,Emma Jonquet-en «PLUM» obra interpretatuz. Eta kontzertua amaitzeko Ingalaterrako emakume sufragisten ereserkia  jotzen amaituko dugu han bertaratutako guztiak.

Azaroak 30 hau mugarri bat izatea espero dut, mugarri bat gure ikasgelan eta mugarri bat Musika Eskolan ere. Emakume musikarien errepertorioa presente egon dadin eta emakumeok musikaren historian dagokigun lekua aldarrikatuz batera etorkizun justuago bat eraikitzen hasteko ere. Agertokiak,kontzertuak,orkestrak,solista paperak,festibalak…gureak ere badirelako.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu