Asteazkena,
2024ko Abenduak25

MugaKultura

loader-image
Durango
2:03 am,
temperature icon 11°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

“Oroimena garela akordatzen naiz, oroimena ala ia ezer ez”

Nerea Barrenetxea

“Oroimena garela akordatzen naiz, oroimena ala ia ezer ez”. Joseba Sarrionandiaren Akordatzen “liburuaren azken esaldiarekin hasiko dut nire esker oneko hausnarketa labur hau.

Orain dela lau urte hasitako Bartolome de Erzillaren memoria gurtzeko egindako lan hauek bihotza eta arima bete didate. Nire aita eta amaren ahotik hainbeste entzun ditudan hitzak: “Nerea, giza baliabideak dira betetzen gaituztenak eta bihotzean eramango ditugunak» orain ekartzen ditut gogora.

Lau urte hauetan zehar, Marian, Carlos, Virginia, Iker, Herri Maite Akordeoi taldea, Antonio, Bogoroditsie abesbatza, Ion, Bidane, Angel, Walter, Josu (Mesias Sarritan gabon kantaren partaideak ) eta baita nire bizitzatik pasatu zareten guztiok ere, ni orain nazena eraikitzen
lagundu didazue eta betirako gordeko zaituztet.

Diru gutxirekin lan haundia egin dugu, betirako durangarren eta musika maite dutenen eskuragarri geratuko dena. Hainbeste aldarrikatzen eta zaindu behar den ondarearekin, gu bakean egon gaitezke. Bakean eta Harro.

Ibilbide honetan parte hartu duzuen guztioi, esker mila: Soinua akademia, Yolanda, Txaro, Vanessa, Edurne, Eider, Jone, Amaia eta Dani. San Antonio Ikastetxeari eta Urrike liburu dendari, zuen “okupak “ izaten uzteagatik, beti aurpegi onarekin.

Agur eta ohore, Bartolome.

Eskerrik asko, Anisita.

Eskerrik asko, Oier. Hel nazazu eskutik.

 

· Bartolome de Erzilla pianistaren udaberriaren amaieran

‘Mesia sarritan’ + ‘Belengo portalian’ Gabon kantaren biniloari buruzko iritzia

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu