Igandea,
2024ko Azaroak24

MugaKultura

loader-image
Durango
7:06 am,
temperature icon 12°C
Humidity 84 %
Ráfagas de viento: 54 Km/h

Ipurdibistan

Ekaitz

Ekaitz Herrera

2012ko titular batez akordatu naiz egunotan: “Ez dugu ulertzen zergatik ez zaizkien interesatzen ibaiak euskaldunei”. Halaxe jaso zituen Berriak Anja Bernecker boluntario alemaniarraren berbak.  Bera eta lagun danimarkar bat Euskal Herria bisitatzen aritu, ibaien kuxidadeaz jabetu, eta errekak garbitzeko boluntario talde bat osatu zuten. Bai. Kanpotik etorri behar izan zuten gure errekak garbitzera.

Orain, 2017an ere antzeko egoerak errepikatzen dira Abadiñon. Herriko talde politiko baten ahotik jakin dugu alkatea errekei buruz gezurretan harrapatu dutela. Erraza da gertakarien sekuentzia ulertzea: 1) herriko gazteriak herriko erreka bat garbitzen du 2) Alkateak lasai egoteko dio, udalak URA agentziarekin sinatua duela erreken mantenurako akordioa. 3) Hortik hilabetera halako akordiorik existitzen ez dela onartu, eta gezurretan ibili dela aitortu du alkateak. Alegia, bera eta udal gobernu taldea ipurdibistan gelditu direla.

Joseba Kamio publizistak bikain azaldu zigun fakultatean publizitatearen urrezko araua: “ez tratatu kontsumitzailea lerdoa balitz bezala; baina ez ahaztu egiazki hala dela”. Politikara ekarrita halako zerbait izan liteke aipua: “boterean zaudenean egin gura duzuna, baina herritarrak okerkeriatan ari zarela konturatu barik”. Horixe, gaur egungo politikaren funtsa.

Eta eskerrak publizitate eta hedabideen ingeniaritza horretan akatsak ere izaten diren tarteka. Eta eskerrak alfonbrapean pilatutako azpijokoek argitara irteten duten. Horrelaxe geratu ohi direlako agintariak, ipurdibistan. Eta, ez. Ipurdibistan ez da Ekialde Hurbileko herrialde bat.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu