Igandea,
2024ko Azaroak24

MugaKultura

loader-image
Durango
12:02 am,
temperature icon 18°C
Humidity 70 %
Ráfagas de viento: 69 Km/h

Iparbeltzok

itziar castrillo
Itziar Castrillo

Bandidoak legez, maskararen atzetik erdi ezkutuan zain geunden, alkarrengandik urrun, lagunak ezin besarkatuz… ezin asmatu mosuak ze besterengatik trukatu. Bi metrotako distantziak hoztuta bezala utzi gintuen arren  laster Iparbeltzok taula gainera igo eta ahaztu genituen hoztasun, distantzia eta mozorroak.

Iparbeltzok iban gorriti 2

Iparbeltzok. I. Gorriti

Lau lagunen arteko konplizitatea sentitu genuen soinu elektrikoz jantzitako doinuak…ezagunak ziren estandarrak ia ezezagun bihurtzeraino bihurritu zituzten, tonoak trukatu, konpasak luzatu, laukia zena borobila bihurtu eta leuna zena ertzez bete.

Euri izatera heltzen ez ziren ur tantez busti zitzaizkigun besoak, poz malkoak legez hezetu masailak, konpainia onenean, musikaren babesean inor ez zen aulkitik mugitu Plateruenako terrazan.

Trago labur batek musukoa kentzeko aukera ematen duen garaiotan, askatasuna zein garesti dagoen gogorazten digu….

Asierrek gogora ekarri zuen kulturaren egoera prekarioa birus isil honen egun amaigabeetan eta kultur ekosistema osatzen duten azal eta geruzak aipatu, tartean teknikarien ahaztura eta baita Uda Kulturaz Blai moduko ekimenek emoten diguten arnasa sortzaile zein publikoari.

Errepertorio goxoa aurkeztu ziguten, maitasun eta adore haundiz interpretatua nahiz eta musikarietako bi lesionatuta egon…

Baladak gozatu genituen, amalgamak desorekatu gintuzten, funk ikutuak burua mugiarazi eta bis aurreko pop doinuak bihotza lapurtu…eta nola esan, jazzaren aterkipean rockaren pasioa pentagrama artetik ihesi egiten zuela sentitu genuen.

Musikak pandemia garaietan ere salbatuko gaituela uste arren… hiru hitz besterik ez: jaio.musika.hil.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu