Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
1:37 am,
temperature icon 9°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Inprobisaziorako aterpe

Itziar Castrillo 

Ia hiru urteren bueltan berriro Plateruena bihurtuko da inprobisazioaren inguruan dabiltzan musikari eta musikazaleen aterpe.

2007.urtean hasiera eman genion Durang(h)ots Jam Session saioak antolatzeari, urtean hiru hitzordu, jazz,inprobisazio eta atlantikoaz bestalde sorrera izan zuten doinuei leiho bat zabaltzeko helburuz.

Bartolome Ertzillan arlo modernoa martxan jarri zen momentutik ikusi genuen zuzenean aritzeko topaleku bat behar genuela musikariok, ikasleok eta inguruko musikazaleak ere.

Plateruenaren itxiera eta bestelako arrazoiek urte batzuetan gure jardueraren etena suposatu duten arren bueltan gara ilusio eta gogoz eta ostiral honetan gaueko 21.00etan Plateruenan berriro elkar ikustea,elkarrez musika egitea eta zeuen berotasunarekin musikaz gozatzea espero dugu.

Ikasturte honetan Bartolome Ertzilla Kontserbatorio eta Musika Eskolaren 40 urteurrena izanik ,hauen ospakizunetako agendan sartu dugu Jam Sesiona, Maiatzak 7ak San Agustinen eta Maiatzak 27an Ezkurdin izango diren kontzertu bereziekin batera, guztietan gure ibilbidearen islak aurkituko dituzue,atzo,gaur eta etorkizunekoak.

Hitzordu berezi honetarako gurekin ikasitako musikariak izango ditugu lagun saioaren irekierarako, gaur egun jazz goi mailako ikasketak burutzen ari direnak hain zuzen ere, eskolako irakasleokin batera lehen notak aireratuko dituzte,ondoren proposamenen momentua izango da.

Gonbita luzatua dago, zatoz Real Booka besapean edo tabletan hartuta, lan-astea musikaz amaitzeko gogoekin, lagunartean musikaz gozatzeko asmoz, lagunak entzuteko irrikaz, edozein modutan zatoz Plateruena Kultur aterpera Jazza ariko du eta…

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu