Ostirala,
2024ko Maiatzak03

MugaKultura

loader-image
Durango
4:59 am,
temperature icon 8°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Inauteriak jai preziatuak direlako zornotzarron egutegian

AINHOA SALTERAIN

· Amorebieta-Etxanoko alkatea

2024ko Inauterien programa aurkezteko elkartu gara gaurkoan. Aurten otsailaren 9tik 13ra izango dira. Edizio berri honetako programak ere Amorebieta-Etxanoko kaleak kolorez, musikaz eta alaitasunez betetzea du helburu.  

Egitarauaren berri eman aurretik, azaldu nahi dizuet, Inauteriak jai preziatuak direla zornotzarron egutegian. Herritarrek bat egiten dute urte garai honetan, jai hauek duten ezaugarri bereziekin: zornotzarrok mozorrotzeko dugun sormena eta umorea agerian uzten dituzte.

Aurten, adin guztietarako pentsatutako hainbat jarduera aurki ditzakezue programan, eta bertan, herritar guztiek izango dute dibertsiorako aukera, txiki, gazte zein nagusienek.

Amorebieta-Etxanoko kaleak musikaz, desfilez, tailerrez eta ikuskizunez beteko dira, eta zalantzarik ez dut, jai giroa nonahi izango da. Horregatik zornotzarrak animatu nahi ditut antolatutako ekintzetan parte hartzera eta inauteriak gogo biziz bizitzea.

Ondo pasa!

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu