Osteguna,
2024ko Abenduak26

MugaKultura

loader-image
Durango
5:28 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 91 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Igandean picnic musikala Tabiran

itziar castrillo

Itziar Castrillo

Gazteak, umeak, bikoteak eta kuadrillak… koloretako mantatxoetan etzunda,jarririk edo oinutsik pirueta bat emoten… adinekoak, gerizpan dagoen bankuan jarririk… patata tortillak, presarekin pretatutako bokata, entsalada fresko bat mendirako gordeta dugun tarteran… eguzkia, argia eta musika… musika lau haizetara…. horrela imaginatzen dut domeka eguerdia.

Eta non? Hau ez da Paris, ez da Londres eta ezta Donostia ere baina Tabirako inguruak badu zeozer berezia eta oraindik konturatu ez denak domekan deskubritzeko aukera izango du, Durangoko txoko eder honetaz gozatzeko aukera.

Iruñeatik datozkigu Broken Brothers Brass Banda, besapean diska berria dutela eta euren doinuekin dantza eta gozamenerako proposamena egingo digute… kaleetako maisuak dira…azken lanean funk doinuak dira nagusi,beraien berotasuna eta indarra zuzenean sentitzeko aukera izango dugu.

BBBB -1

Eurekin batera Musika Eskolako Martxin Band gaztea…sei urte daroaguz gazteak erritmo afroamerrikarretan bustitzen. Ibilaldi egunean be kalean izan ziren eta igandean ere ez dute aukera galdu nahi…

IMG-20160614-WA0004

Musika entzuteko,konpartitzeko eta disfrutatzeko bada ere… zeozertarako bada dantzatzeko da…horretarako Gasteiz inguruko lagunak gonbidatu ditugu… Lindi Hopa hurbilarazteko. Savoy Up Swing elkarteko dantzari talde bat gurera hurbilduko dira, lehenik taller ireki bat eskeintzeko non denok aukera izango dugun dantza mota honetako lehen pausoak ikasteko eta arratsaldean Bart Sax saxo taldeagaz swing dantzaldia prestatu dugu.

Uda kalean biziko lehen ekitaldia da, eta aldi berean lehen  urtea  holako bat egiten dugula,zalantzak, urduritasunak eta zerura begira pasatu ditugu aurreko egunetako hainbat  ordu, baina gaur barikua da eta Arantza eta biok eta San Agustineko talde teknikoak prebisio eskasen gainetik aurrera egitea erabaki dogu, ilusioak mugiarazten gaituelako eta Durangarrei musika eta kulturarekin lotutako ekitaldi desberdin bat eskeintzea amestu izan dugulako.

Peiremans handien hitzak gogora ekarriz… egiten duenak bakarrik dauka saiatzea sari.

Beraz lerro hauetatik gonbidapena luzatzen dizuegu igande desberdin bat pasatzera… hurbildu eguerdi partean Tabira inguruetara eta gozatu prestatu dugun egitarauaz…duda barik egun handia izango da!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu