Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
10:38 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 80 %
Ráfagas de viento: 36 Km/h

Honek, A8a dirudi

Ibai Zabala

Ibai Zabala

Beste behin, altxatu eta erortzearen paradoxara nator. Beste behin, kirol momentu onean egon eta lesioaren zoritxarrarekin topo egitera nator.

Beti esan ohi da, lesioak kirolariok ordaindu behar ditugun peajeetariko bat direla. Nik orain arte asko ordaindu ditut (eskuko 5 operazio tarteko) baina, dirudienez, baten bat gehiago ordaindu beharrean nago oraindik. Honek A-8a dirudi…

ibai zabala

Azkena, «alteracion en la morfología y características de señal del hueso escafoides con fragmentación del mismo y perdida de altura, a valorar posible enfermedad de Muller Weiss». Nire ezker oineko min itzela hortara laburbiltzen omen da. Kasualitatez, duela bi urte hautsi nuen hazur berberean gainera.

Nekagarria da behin altxatu ondoren berriz erortze hori. Baina aurreko guztietan altxatzea lortu izan bada, zergaitik oraingoan ez? Momentuz pausu bakar bat emateko makuluak behar ditudan honetan urruti dago altxatze hori. Baina etorriko da…

Bitartean gozatu denok udaz, frontoiez eta herriz-herriko jaialdiez! Ni frontoietatik kanpo baina zeharka begira egongo naiz. Eta berriz altxatzen naizen egun horretan ikusiko gara, edozein herriko jaietan (‘Itoiz’ek abesten zuen bezala), frontoietan edota Montblanc-eko gailurrean zergaitik ez?

Ondo izan! Show must go on!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu