Asteartea,
2024ko Martxoak05

MugaKultura

loader-image
Durango
8:58 am,
temperature icon 6°C
Humidity 90 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

Hemen

IZaro

Izaro Andres Zelaieta

Zerua gertuago dagoela dirudi hemen. Lurra lehorra da hemen. Pinuak beharrean palmondoak daude hemen. Astiro eta laino artean ilundu beharrean, bat-batean eta zeru garbian iluntzen du hemen. Ingelesez, arabiarrez, frantsesez, italiarrez, japoniarrez, gaztelaniaz… hitz egiten da hemen. Etxe bitarteetan katuak beharrean urtxintxak dabiltza hemen. Txolarreak beharrean kolibri txikiak daude hemen. Zaborra martitzen goizetan batzen dute hemen. Etxeak familia bakarrekoak eta pastel itxurakoak dira hemen. Eguzkia epela da hemen.

Kalean gurutzatzean jendeak irribarre egiten du hemen. Hondartzak basati, bortitz eta ederrak dira hemen. Arratsaldeko 6etan afaltzen da hemen. Arratsaldeko 5ak tonight da hemen. Ikasleak campusean bizi dira hemen. Etxe guztiak mamuz eta kalabazaz bete ziren aste betez hemen.

Mikel Urdangarin entzutean begiak blaitzen dira hemen. Gaueko azken orduan, logelan, nire gelakidearekin euskaraz hitz egitean izarrak pizten dira hemen. Zuen begietan eguzkia ezkutatzean agertzen da hemen. Zuen ametsak bukatzean agertzen da ilargia hemen.

Nire aspaldiko lagun eta azukre koxkorrak beharrean hizkuntza ezberdinetan mintzo diren lagunak dauzkat hemen. Odoleko familia beharrean, humorean oinarritutako familia daukat hemen, mahai bat bakarra nazioarteko zaporez janzten duena.

Eta, hala ere, zuekin amesten dut hemen. Ze ederra den zuek hain hurbil sentitzea hemen. Ze ederra den zoriontsu izatea hemen hor zoriontsu naizela jakite hutsagatik. Ze ederra den zuek maitatzea hemen.

* Izaro Andres (Mallabia, 1993) Komunikazioko ikaslea da Santa Clara Unibertsitatean (California).

12189648_764037657058740_1590864407662327281_n

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu