Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
11:18 am,
temperature icon 10°C
Humidity 88 %
Ráfagas de viento: 37 Km/h

Helduak umekerietan

IZARO AVATAR

Izaro Andres 

Supermerkatu bat. Tomate pare bat, gazta, xerra batzuk eta fruta pixka bat. Barre algararen bat edo beste zerrenda irakurtzen goazen bitartean. Ilara luzea dago ordaintzeko. Espazio estua da. Emakume bat dago bere haurrarekin, karroarekin eta karrikotxearekin gure aurretik; zutabe ondoan gelditu gara gure txanda izan arte. Gure atzetik jende gehiago dago. Mugitu du karroa, hartu du umea, lekua daukagu, mugitzera goaz eta… tatxan! emakume heldu bat aurreratu zaigu (65 urte inguru, esango nuke).

-Barkatu, gu geunden.

-¿Qué?

-Que estábamos nosotras esperando.

-Claro, estabais de cháchara y ya se había movido la cola, pss…

Sorbalda gainetik bota diguna.

-No. Estábamos esperando tranquilamente y usted se ha colado.

-Sí, seguramente.

Zaunka egin digu. Neska gazte kuadrila bat koltxoiak mugitzen dago poxpolo-kutxa baten tamainakoa den nire etxean. Hurrengo egunean Donostian egon behar dugu goizean goizetik, horregatik etorri dira gaur. Lagun horietako bat eta ni supermerkatura jaitsi gara, afari bila. SGAE, Pedagogiako ikasketak eta alokairuen prezio garestiaz ari ginen hizketan haurra gainean zeukan emakumeari lekua uzten genion bitartean. Baina lasai, falta diezagukezu errespetua gure aurpegi garbiek, jaka handiek eta poltsa informalek gazteak garela islatzen dutelako. Imajinatu kontatu dudan guztia, baina ni eta nire laguna beharrean, nire gurasoak dira orain supermerkatuan daudenak.

-Perdone, estábamos esperando.

Zer esango luke emakume horrek?

-Ay, perdón, ni os he visto, es tan estrecho esto.

-Tranquila.

Baina gu gazteak gara, eta lotsagabeak, dirudienez. Eta ez dugu elkarrekin hitz egiten “de cháchara” gaude, eta gure iritziek errespetua merezi dute, “sí, seguramente”. Emakume horrek ez du irakurriko, baina antzeko jokabidez bizi diren horientzat: errepasatu zuen baloreen armairua eta jantzi errespetua kalera irten baino lehen. Eta burua makurtu eta pasatzen utziko lioketen gazte horientzat (ni, ziurrenik, bakarrik egon izan banintz): zure garunak egiten zaitu heldu, ez zure aurpegiaren adinak, konfiantzaz esan ezetz.

*Izaro Andres (Mallabia, 1993)

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu