Ostirala,
2024ko Abenduak27

MugaKultura

loader-image
Durango
3:36 am,
temperature icon 10°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 13 Km/h

Gurutzi gogoan: Nondik gatozen jakin, nora goazen lantzeko

BILBATUA
Marian Bilbatua

 

Hasteko, aitortu behar dut pertsonalki emozioz beteriko unea dela Gurutzi Arregi Durango Uriko adopziozko alaba izendatzea, horregatik,  EH Bilduko kideei eskertu nahi diet bai antolaketan eta baita defentsan emandako arduraz.

Gurutzi Arregiren lana eta ekarpenaren inguruan hainbat aitorpen entzun ditugu azken egunetan. Nire kasuan, bere lanarekin topo egiteko izan ditudan aukeraz baliatuko naiz Gurutzik  egindako lanaren garrantzia azpimarratzeko.

Ez naiz gogoratzen noiz ezagutu nuen Gurutzi, agian lehenago, baina ezin ahaztu Labayru Institutuak 70. hamarkadan Derion antolatutako barnetegiak nire euskalduntze prozesuan izan zuten eragina, bertan eman nituen euskara ikasteko lehen pausuak eta orduan  bizi izan nituen euskal kulturan murgiltzeko aukerak, hizkuntza ikasiz eta kulturaz gozatuz.

Ondorengo urteetan hainbat uneetan murgilduta zegoen ikerketa proiektuetaz hitz egiteko aukera izan genuen, bereziki, bere doktorego tesiaz eta Etnikerrek sustatutako Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren garapenean. Berarekin izandako elkarrizketetatik gogoan ditut egiten ari zen lanaren inguruan trasmititzen zuen pasioa eta Euskal Herriari begira Etnografiako Atlasean jasotzen ari ziren ohiturak eta tradizioak.

Gurutzi Durangoko adopziozko alaba izendatzeko legeak eskatzen zuen justifikazioa prestatzeko izan dudan ardurak bere lanaren dimentsioaz jabetzeko aukera eman dit. Etnografiari egindako ekarpenak berrikusteko. Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren baitan argitaratutako bolumenak, Bizkaiko Ermiten inguruan egindako lan erraldoia, Instituzio desberdinekin egindako elkarlana ( Eusko Ikaskuntza, Gerediaga Elkartea, Labayru Institutua) baina baita proiektu hauetan pertsona desberdinak biltzeko izan duen gaitasuna eta zaintzeko izan duen ardura, hainbat testigantzetan ikus daitekeena.

Euskal Herria Bilduren aldetik azpimarratu nahi dugu, gure herriaren kultura jasotzeak eta transmisioa ziurtatzeak duen garrantzia, izan ere, nondik gatozen jakin beharko dugu nora goazen lantzeko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu