Greba orokorra martxan

DURANGALDEKO ETXEBIZITZA SINDIKATU SOZIALISTA
Azaroak 11ko greba orokorra antolatzeko asanbladak deitzen ari da Durangaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialista. Aurreko astean Durangon lehenengoa egin ostean, aste honetan zehar beste hainbat herritan ere batu dira: Elorrion asteartean batu ziren eta atzo Otxandion, Abadiñon eta Zornotzan. Modu berean, Durangon bigarren asanblada egin zuten eta lanera batzen ari den jende guztia eskertu zuten.

Asanblada horietan, greba orokorrak langile klasearen antolakuntza indartu eta hedatzeko balio behar duela azpimarratu dute. Eta hiru neurri proposatu dituzte, etxebizitza eskubide bermatua izan dadin: espekulatzaileak espropiatu, espekulazioa debekatu eta etxebizitza behar sozialen arabera planifikatu. Aldarri horiek eskualdeko txoko guztietara heltzeko lan egingo dutela esan, eta hurrengo asanblada eta lan egunetara adi egoteko deia egin dute.






