Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
7:50 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 9 Km/h

Gogotsu

Julen

· Julen Eibarko abeslaria da eta larunbatean ‘Zornotza MusikaGaz Fest!’ jaialdialdiaren lehenengo edizioan joko du

Gogotsu hartzen dut hurrengo larunbatean, hilak 28, Zornotzako herriak jasoko duen jaialdia. Kartela argitaratu zen momentutik, ilusio handiz hartu genuen gonbita. Karteleko ia guztiok ezagutzen dugu elkar, nahiz eta Euskal Herriko leku ezberdinetakoak izan, eta horrek bereizten du honako kontzertua. Beti esker onez hartzen da gazte talentuei behar ditugun leku eta baliabideak emateko aukera, eta ziur nago bai nire lan-taldeak, bai beste artista guztiek ere, aprobetxatuko dugula jaialdi honen lehen edizioa.

Lehen edizioa izanik, ez dakit zer-nolako harrera izango dugun herrian. Gainera, ulertzen dut lehen edizio honek balioko duela zer akats edo zer erabaki ez diren egokitu ikusteko, eta, horrela, etorkizuneko edizioak hobetu ahal izateko. Hala ere, konfiantza osoa dut hori guztia aurrera ateratzeko atzean dagoen taldearengan.

Gogo handia dut nire taldea Zornotzara eramateko. Aurten kaleratuko dugu nire lehen EPa, eta hau aurkezpen kontzertu bat izango ez bada ere, agian azkenetarikoa izango da orain arte egin dugun formatuan.

Oso gustora egongo garela antzeman dezaket, prensa-aurrekoan izan dudan harrera ikusita, egun politxa izango da. Zornotza hankaz-gora jartzeko lanean jarraituko dugu aste honetan zehar.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu