Igandea,
2024ko Azaroak24

MugaKultura

loader-image
Durango
6:22 am,
temperature icon 12°C
Humidity 83 %
Ráfagas de viento: 46 Km/h

Gogoan dut Aralarko lehen Alderdi Eguna

Eneko Egibar Artola

Eneko Egibar Artola 

· Politologoa eta albaitaria

Gogoan dut Aralarko lehen Alderdi Eguna. Bezperatik hasi ziren Andoainen Aralarrera joateko prestakuntzak. Autobusean tokirik ez zegoela eta, Juan Joxe, aitaren lagunaren Land Roverrean joan nintzen Aralarrera bere seme Albertorekin batera. Albertok, eskuekin helduta ikurrin handi bat zeraman kotxearen kanpoaldean.

eneko

Umea nintzen, baina, emozioa nabaritzen zen non nahi. Ikurrin asko eta ingurukoak pozik. Arratsaldean bideak itxita, ataskuak, eta autobusak arratsaldez ere bidean geldirik Aralarrera iristeko.

Hegazkin txiki bat zeruan bueltaka ibili zela ere gogoan dut. Gerora, euri asko, zatiketa, eguzkia, euria… eta Arzalluzen mitinak. Arzalluzen mitin politikoak oihartzuna edukitzen zuten biharamunetan ezker abertzalea eta gehienetan Madrilgo Estatuaren inguruan esandakoagatik. Baina, nire iritzian, mitin edo hitzaldi haiek ezkutuan beste zeozer ere edukitzen zuten. Moralez eta politikaz mintzatzen zen gehien bat Arzalluz Salburuako, Murgiako,… zelaietan.

Hitzaldiaren hasierako minutuak urte hartan hildakoak gogoratzeko erabiltzen zituen Arzalluzek. Ondoren, gehien bat baloreez eta moralez mintzatzen zela esango nuke. Agirreren gobernuaren baloreez, Ajuriagerraren moralez,…Esango nuke, Aralarren umetan ikusi nuenaren zeozer errepikatzen zela urtero Salburuan. Politikagintza moralarekin batzen zuen Arzalluzek. Agirre eta bere gobernuak morala eta etika zuten, eta, ondorioz, politiko eredugarriak ziren. Politikan aritzeko pertsona, morala zen premiazkoa, gerora, ondorioz, etorriko zen politiko izatearena.

Gaur egun, ordea, morala ez da apenas lantzen politikagintzan, ez da batere premiazkoa politikan aritzeko. Irudia, irudia eta irudia dira gaur egun garrantzitsuak politikan aritzeko. Eta, irudi horren ereduan sartzen dira baita politikari atsegina eta ez disonantea izatearena ere. Politikari batek, aktore bat izango balitz moduan paperean sartuta egon behar du. Gaur egun, adibidez, ustelkeria salatzea paper horretan “tokatzen” dena da. Baina, gizarteak politiko usteldua ez du botoekin zigortzen. Gizartea horretara ohituta baitago, irudira.

Aspalditik dator kontu hau; Arzalluz bera, beste batzuekin batera, Julio Anguita, adibidez, politika-moralitate horren adibide garbiak izan dira. Lehenik, morala, pertsona (bere bertute eta akatsekin) eta gero politiko. Baina, batzuentzako beraiek ez ziran gustuko politikariak. Ez ziren atsegingarriak, ez ziren politiko “egokiak”.

Nire iritzian, gaur egun bizi dugun “posturen eta xufle” politika honen bultzakada aspalditik dator, eta, orain, soilik, ondorioak jasaten ari gara. Mendiko botak eta lokatza, edo, politikariaren zein mezu eta noiz agertu behar den telebistan dena kontrolpean edukitzearena. Gazteek esaten duten “postureo” hitzaren moduko bat.

Nire ustez, horixe da neurri handi batean gaur egungo politika, hau da, ez politika moduko batean bihurtu dute, dugu denon artean. Aralarren gertatzen zen bezala, arima, morala eta etika ezin baitira inoiz politikagintzatik kanpo utzi. Aldiz, moralak, etikak eta arimak politikara erantsita egon behar dute beti.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu