Ostirala,
2024ko Maiatzak24

MugaKultura

loader-image
Durango
11:51 am,
temperature icon 17°C
Humidity 48 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Gauzak beste modu batera hobeto egin daitezke

Ander uriarte

Ander Uriarte

Ander Uriarte naiz, 1973an Zornotzan jaioa eta betidanik bertan bizitakoa. Gaztetatik herri-mugimenduetan eta herriaren jai eta aisialdi taldeetan sartuta egon naiz, kide eta antolatzaile moduan. 2003tik 2007ra zinegotzia izan nintzen Zornotza Eginezeko kide moduan, nire eskubide politikoak urratuak izan arte (2007-2011). 2015az geroztik berriro ere izan naiz zinegotzia EH Bilduren eskutik. Eta orain alkategaia izango naiz 2019ko Udal Hauteskundeetan, gauzak beste modu batera hobeto egin daitezkeela uste dudalako.

Zornotza urtetik urtera hazten ari denez, herri solidario bat izan behar gara, era guztietako injustizia sozialak ikuspegi subiranista batetik tratatuko duena. Izan be, seguru nago egoera horretan askoz ere hobeto biziko ginatekela.

Hori dela eta, gure udalerriak beste gobernu mota bat merezi du, zuzenagoa eta bere parte-hartzea orain arte baino askoz ere gehiago bultzatuko duena, herritarrei merezi duten protagonismoa emanez. Zergatik? Alkaterik onena, berez, herria delako.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu