Igandea,
2024ko Abenduak29

MugaKultura

loader-image
Durango
8:03 pm,
temperature icon 7°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Gaur goizaldean aita zendu da

Eneko Egibar Artola

Eneko Egibar Artola

Gaur goizaldean nire aita zendu da.

Imanol Egibar Juanena 1929ko urtarrilaren 1ean jaio zen.

Abertzalea, euskalduna, euskaltzalea eta EAJko alderdikide historikoa.

eneko

Pablo Egibar Munitaren seme nagusia. Pablo Egibar Munita errepublika garaian (1931. urtean) ospatu ziren hauteskunde munizipaletan Andoaingo lehen alkate demokratikoa izan zen. EAJko kandidaturaren zerrendaburua zelarik eta EAJrena zerrenda bozkatuena izatean, Andoaingo alkate izendatu zuten.

Imanol Egibar Juanena, gazte denboretatik, EAJko bazkide izan zen eta trantsizio garaian EAJ berrindartze lanean aritu zen Andoainen eta Gipuzkoan. Demokrazia berreskuratu eta lehen bi udal-hauteskundeetan (1979-1987 tartean) EAJ alderdia ordezkatuz Andoaingo zinegotzi eta alkateordea izan zen ere bai.
Imanol Egibar Juanena euskararen alde aritu zen gaztetatik. Andoaingo ikastolaren sorrera bultzatu zuen. Ondorioz, bere seme-alabak lehenengotarikoak izan ziren ikastolak izan zituen pisu edo egoitzetara ikasle joaten. Euskara barne-barnetik maite zuen, beti euskaraz aritzen zen.
eneko2
Printzipioak zituen pertsona, fededuna eta serioa zen, baina irribarrea zer zen bazekiena ere bai. Lotura eta lokarri lanak bikain bete ditu. Jarrai dezagun abertzaletasuna, euskara eta baloreen lokarri hori zabaltzen.

Oroi, otoi eta jarrai.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu