Larunbata,
2024ko Maiatzak04

MugaKultura

loader-image
Durango
2:35 pm,
temperature icon 22°C
Humidity 43 %
Ráfagas de viento: 53 Km/h

Gaur da eguna! Yoko Out Bilbao BBK Livera!

ALAIN

Alain Asenjo

Badakigu gaur egun edozein talderentzako musika lanbide izatie gatza dala. Horregatik taldeen lan eta entseiuen ordaina eta helburua zuzenean aritzea da.

Yoko Out-ek gure kontzertuetara hurbiltzea eta gure hitz eta musiketan murgiltzea izugarri eskertzen dizuegu. Baina oraingoan, zeozer gehiago eskatzera goiaz, bai!!!

Ezagutzen gaituzuenak badakizue aurpegi nahiko gogorrak dekogule. Gaur arratsaldien Bilborock aretoan Banden Lehian finalean egongo gara beste 3 bandekin. Irabazi ezkero saria BBK live festibalean jotzie da. (Mugalari mesedez musika epikoa sartu); irabazi eskero ez dugu bakarrik Yoko Out-en izena Festibal internazional batera eramango, Durangaldeko izena be harrotasunez eramango dogu!

Hemen egiten den musika onaren ordezkari umilak izango giñen! Hauek ez dabe Durangaldeko indarra ezagutzen, gure arma sekretua zaie!

Helburu hau lortzeko zeuen laguntza eskeintzea oso erreza da, twitter kontu bat euikin ezkero @YokoOut jarraitu eta gaur arratsaldien zortziretatik aurrera twit batzuk jarriko doguz #BandeLehiaBotoak haghtagaz, retwietatu eta hori boto bat izengo da guretzako. Yoko Out beti ilusioz betetako proiektu bat da eta guretzako gure herrialdea bultzatzen gaituela ikustea l* O***a izengo zan. Mila esker!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu