Igandea,
2024ko Abenduak29

MugaKultura

loader-image
Durango
4:30 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 67 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Garraio publiko duin eta bidezko baten alde

Gorka

Gorka Camara Hierro

Déjà vu, euskarazko wikipediaren arabera, jada aurrez bizi izandako gertakizun edo bizipen bat izatearen sentipena da. Eusko Trenbide Sareak Martxoaren 8an indarrean ipinitako erabakiak sentipen hori sortu digu Berriztar eta Zaldibartar gehientsuenei,  déjà vu. Horregatik, Mugalarik gaiaren inguruko artikulua idazteko gonbitea luzatu zidanean, nire lehen bulkada orain 11 hilabete idatzitakoa berriz argitaratzea izan zen:

https://mugakultura.eus/opinion/euskotren-bidezko-tarifak/

Bertan aurkeztutako argumentazio guztia indarrean dirau, zoritxarrez, esango nuke, kasurik egin ez digutenaren seinalea delako. Aurreko kalteekin pozik gelditu ez eta egoera gehiago okertzeko gaitasuna ere badutela erakutsi digute azken erabaki hauekin.

HASERRE EGOTEKO ARRAZOIAK

Zonaldeka banatutako eremu batean beti kaltetuko da herriren bat. Tarifak ez dira inoiz bidezkoak izango, sistema horrek  bidezkoak diren tarifak lortzea ezinezkoa bihurtzen duelako. Ez dugu ahaztu behar, gainera, Berrizko eta Zaldibarko Bizkaibuseko erabiltzaileak, orain Euskotrenekoak pairatuko duten bidegabekeria urteetan pairatzen ari direla.

Zonalde ezberdinak zehaztu eta tarifak igotzeko erabakia hartu dutenak, ez dute erabiltzaileen ikuspuntua galdetu ere egin, orain 11 hilabete moduan. Baina, lehen esan dudan moduan, egoera nabarmen okertu da orain.

OSO HASERRE EGOTEKO ARRAZOIAK

Ohiko erabiltzaileen artean %85 arteko igoerak pairatu beharko dituzten asko daude. Durangora joateko bonoa 23€ tik 43€ igoko zaie batzuei, 30€ ingurutik 50€ ingurura beste batzuei. Kasu batzuetan gastua ia bikoiztu egingo da, BIKOIZTU! Gainera 70 bidai baino gehiago eginez gero, gehiago pagatu beharko dugu eta 30 egunetan bonua kadukatzen denez, egin ez dituzun bidaiak galdu egiten dituzu.

Hau EGOKIA eta BIDEZKOA  dela dioskute, norentzat? Gure herriko erabiltzaileentzat EZ.

Horrela bultzatu nahi da garraio publikoa? BENETAN?

PROPOSAMENA

Honen aurrean, jadanik egindako proposamena berretsi nahiko nuke, ez bakarrik Berriztar eta Zaldibartarrentzako baizik eta herritar guztientzako, egingarria eta bidezkoena iruditzen zaigulako:

  1. Bidaiaren distantziaren proportzionala den tarifikazioa.
  2. Erabilera saritzen duen tarifikazioa, adibidez hilabetean ordainduko denari goi muga bat jarriz, autopisten bidesarientzako egin denaren antzera.

Ia oraingoan gure proposamenak kontutan hartzea lortzen dugun. Ia erabakia hartuko dutenekin proposamen hauek kontrastatu ditzakegun. Ia, oraingoan, garraio publiko duin eta bidezko bat lortzerik daukagun. Lortu dezakegula badakigu, lortu izan dugu eta danon artean berriro lortu dezakegu.

Adi hurrengo deialdietara. Bertan ikusiko garelakoan. Animo!

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu