Ostirala,
2024ko Maiatzak03

MugaKultura

loader-image
Durango
8:05 am,
temperature icon 9°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

GARRAIO, nire bakarkako proiektu musikala

Gorka Cabello 

· Durangarrak Ainke eta GARRAIO taldeetan jotzen du

GARRAIO bakarkako proiektu musikal bat da Gorka Cabello sortzaileak burutua, bere oinarrian pop-punk estiloko musika garatzen duena. Autogestioaren bitartez eta beste sortzaile askorekin izandako harremanen bitartez bideratuta, landu dira batez ere, musika eta irudia. Momentu honetan, sei single, EP bat (Fokin Arte) eta album bat (GARRAIO) kaleratuta daude.

Musikaren sormen prozesua 2021ko maiatza amaieran hasi zen, bakarkako proiektu musikal bat sortzeko asmoarekin. Hasieratik, talde batek osatzen dituen elementu guztiak lantzea zen intentzioa, hala nola, bateria, gitarra, baxua, ahotsak eta teklatua besteak beste.

Gaur egun, beste sortzaile batzuekin lan egin ondoren, musika estilo ezberdinak lantzen hasi naiz. Batez ere, musika urbanoaren barruan kokatzen diren artista batzuen lana erreparatu eta bertsio batzuk egin ditut. Hauen artean, Bad Gyal artistaren Zorra eta Soto Asa eta La Zowi-ren Smartphone kantak bertsionatu ditut. Azkena, nahianovo sortzailearekin egindako bertsioa izan da. Oso interesgarria iruditzen zait norbaitek kanta bat bertsionatzen duenean estiloa guztiz aldatzen, abesti konkretu horri bizitza berri bat ematen zaiolako.

Sortutako musika jendearekin partekatzeko eta ezagutzera emateko modu zuzenena, kontzertuen bitartez gertatzen da; sortutako kantak jendearekiko sortu duen erreakzioen feedbacka zuzenean iristen delako. Horregatik, GARRAIO-ren lehenengo kontzertuak prestatzeko asmoa daukat hemendik gutxira.

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu