Larunbata,
2024ko Abenduak28

MugaKultura

loader-image
Durango
11:23 am,
temperature icon 9°C
Humidity 69 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Faxista naiz

OSCAR GOMEZ

Óscar Gómez

Duela hilabete batzuk, Palmako Udalak kale batzuen izenak aldatzea erabaki zuen. Kale hauen artean, besteak beste, Almirante Churruca kalea topa dezakegu. Cosme Damián Churruca, Espainiako itsas armadako almirantea izan zen, eta 1805ean Trafalgarreko batailan hil zen. Argi eta garbi dago Udal bakoitza libre dela kaleen izenak aldatzeko. Baina kasu honetan polemika handi sortu da. Palmako Udal gobernuak (PSOE-Podemos-Més) Churrucaren izena kale-izendegitik ezabatu nahi du bere jatorria faxista dela esaten baitu.

Hasieran esan dudanez, Cosme Damián Churruca 1805ean hil zen. Zorionez, garai hartan oraindik ez zen faxismoa existitzen, Francisco Franco jaio ere ez zen egin. Hala eta guztiz ere, Palmako Udal gobernukoek esaten dute Almirante Churruca kalea Espainiako gudan borrakatu zuen itsasontsi bati eskaini ziotela. Eta arrazoia dute. Almirante Churruca itsasontziak Espainiako gudan borroka egin baitzuen. Baina errepublikaren alde.

Hau guztia kontuan hartuz, gauza pare bat esan genitzake. Alde batetik, badiruediela Espainiako Erresumaren ezkerra, ezker nazionalista barne, oso lanpetuta dabilela, ez jendearen beharrak betetzen, baizik eta bere papera ondo antzezten. Itxura denez, langabezia, gosea, prekarietatea… jada ez dira existitzen. Beste aldetik, ez dago zalantzarik, gaurko politariek, bai eskumakoek bai ezkerrakoek, inoiz ez dutela irakurri historiari buruzko libururik. Are gehiago, esango nuke gaur egun politikari izateko derrigorrezkoa dela irakurtzen ez jakitea.

Espainiako historia gustatu dakiguke, ala ez. Baina hor dago. Eta ondo legoke ezagutzea eta irakurtzea, gertaera batzuk ez errepikatzeko. Edo, behintzat, kirtenkeriarik ez proposatzeko. Cosme Damián Churruca Mutrikukoa zen, eta bere herrian, 1865ean Churrucaren estatua bat eraikitzea erabaki zuen Gipuzkoako Batzar Nagusiak. Hau da, XIX. mendetik Mutrikuko plazan faxista baten estatua bat dago, eta hor jarraitu du ez bakarrik frankismo garaian, baizik eta errepublika garain ere, gaur egun arte, jelkideek eta abertzaleek gobernatzen duten arren.

Amai dezadan esanez, gaur egun, zoritxarrez, edonor historiolari bihur daitekeela. Eta historia horretan Churruca faxista bihurtu dela. Hori guztia dela eta, esan nezake ni faxista naizela. Churruca gutarra delako uste baitut. Tomás Zumalacarregui bezala. Baina hori beste istorio (ez historia) bat da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu