Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
5:08 am,
temperature icon 6°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Eskola inklusiboa bultzatuz

Leire Chile 2014

Leire Darretxe Urrutxi

Hezkuntzaren munduak zirrara sortu zidan egunetik, hainbat sentipen sortu dira nire barnean. Amatasunaren ez jakintasunak ikuspegi berri baten hutsunea aurrez aurre jartzen nauela dakidan arren, aspalditik hurrengo galdera daramat buruan: nolako eskolak nahi ditugu gure seme-alabentzat?

Aniztasuna modu zabalean ulertzen duen eskolak ezaugarri anitzak onartzera eramaten gaitu. Desgaitasuna, generoa, kultura, familia-mota anitzak, orientazio edo identitate sexuala, gaitasunak, ikasteko estiloa, interesak eta amaigabeak diren hainbat ezaugarri gehiagok, balore soziala diren heinean aberasten gaituzte. Beti ere, bakarrak eta errepikaezinak garela azpimarratuz.

Historian zehar gizarteak mekanismo desberdinak garatu ditu pertsona batzuk baztertzeko. Egoera horiei aurre egiteko hona hemen adibide zehatz batzuk: María de Maeztu-k (1881-1948) emakumeentzako eskubideak defendatu zituenean; Martin Luther King-ek 1963an “nik amets bat dut”, aldarrikatu zuenean. Gaur egun aldatzen ari diren herriak eta eskolak ditugunez, ezinbestekoa da egiturak berregituratzea denon parte-hartzea ziurtatzeko eta haur guztien premiei erantzuteko. Pertenentzia-sentimendua garatzen duten eskolak non pertsona guztien ahotsa entzuten den, ikasleena barne.

Nire iritziz, eskola inklusiboak bultzatzea garrantzitsua da hezkuntzak dituen lau oinarri garatzeko: ezagutzen ikastea, egiten ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea eta izaten ikastea. Etengabeko prozesuaz aritu naiz, horregatik eskolako profesionalok ezagutzak, ikasle guztiekiko sinesmen altuak eta ekitea sustatu beharrean gaude. Bai horixe, burua, bihotza eta eskua, beraz, jarrai dezagun bidea konpartitzen ondo pentsatuz, sentituz eta jokatuz.

* Leire Darretxe Urrutxi (Iurreta, 1978) Euskal Herriko Unibertsitateko Irakaslea da

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu