Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
6:03 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 32 Km/h

Eskerrik asko guztiagatik

 

Andoni Agirrebeitia Abendibar

 

Gaur, 16 urte eta gero, azken zortziak alkate gisa, iritsi da ibilbide honeri agur esateko momentua. Aitortu behar dot sentimendu gazi-gozoa dodala. Pribilegioa eta ohorea izan da zuek ordezkatzea eta gure herriaren alde lan egitea, Amorebieta-Etxanoren garapenean eragitea.

 

Urte hauetan guztietan erronka ugariri egin deutsegu aurre, lan egin dogu, etengabe, Amorebieta-Etxanok aurrera egin zezan. Eta harrotasunez esan daiket herri hobeago batean bizi garela. Zornotzarron bizi-kalitatea hobetu dogu, herri berdinzaleago bat dogu, garapen ekonomikoa bultzatu dogu, hezkuntza, kultura eta kirola indartu doguz, eta herritarren parte-hartzea sustatu dogu. Amorebieta-Etxano bizitzeko herririk onena izateko egin dogu lan, alkarregaz

 

Bidea ez dot bakarrik egin, asko izan dira nirekin batera gogor lan egin dabenak, eta eskerrak emon gura deutsiedaz guztiei: hamasei urte hauetan gobernu talde ezberdinetan lanean aritu diren zinegotziei egindako lan nekaezinagatik, udal-langileei herri honekiko duten konpromiso irmoagatik eta oposizioko zinegotziei, komunitate indartsu eta batu bat eraikitzen laguntzeagatik.

 

Baina, batez ere, eskerrak eman nahi deutsiedaz herritarrei, zornotzarrei. Eskerrik asko zuen konfiantzagatik, zuen parte-hartze aktiboagatik eta zuen ordezkari izateko aukera emoteagatik. Era berean, eskerrik beroenak herriko talde, eragile eta elkarteei. Zuen guztion konpromisoa eta alkartasuna funtsezkoak izan dira gure herriaren garapenerako, alkate gisa jarduteko

 

Alkate kargua izteko momentua iritsi den arren, gure herriarekiko eta komunitatearekiko dodan konpromisoak ez du etenik. Nagoen tokitik laguntzen jarraituko dot, Amorebieta-Etxanoren alde egingo dot; eta ziurtasun osoz dinotsuet, hurrengo gobernu-taldeak ere guztion onerako lan egiten jarraituko dauela. Amorebieta-Etxanok etorkizun bikaina dauka aurretik, oparoa. Alkarrekin egingo dogu aurrera.

 

Eskerrik asko guztiagatik.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu