Asteartea,
2024ko Ekainak18

MugaKultura

loader-image
Durango
7:37 pm,
temperature icon 23°C
Humidity 75 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Erregeak Zelaietan gelditu ez zirenekoa

Ander Goñi

Ander Goñi

Odol emaileen autobusean nengoen, errege magoak Txanportara heldu zirenean. Autobusetik atera orduko, errege, karroza eta enparauak joanak ziren. Gure txikiak esan zidan geldialdirik ere ez zutela egin eta mutikotxoa eskutik oratua zuen emakumeak erantsi zuen antolaketaren kide baten ahotik entzun zuela aurten ez zela Txanportan geldialdirik egingo.

Abadiñon, auzoz-auzo ibiltzen dira erregeak eta orain arte, Zelaietan osteratxoa egin ondoren, Matienan amaitzen da erregeen jira-bira. Pentsatu nuen, izan zitekeela Matienako talde antolatzaileak aurreko urtean harrera onik ez sumatzea Zelaietan – Gure auzoan entzun izan dut errege kabalgata baino, badirudiela Tenerifeko inauteria, bere majorette, dantza, koreografia eta guzti-.

Agian, Olentzerok Matienako kale edo geldialdiren bat ahaztu eta odolkiak jaso ditugu ordainetan. Izan daiteke arrazoi teknikoren bat egotea, baina hemen, Abadiñon, gehienok ere gertatzen diren gauzak azaltzeko beti erabiltzen ditugu auzo arteko ezin-ikusiak, alderdikeriak eta udaletxeak auzo bat edo beste lehenestea bertatik jasotzen dituen bozken arabera.

Nagusiok kalapitan gabiltzala, ea nork azaltzen dion eskutik oratuta zegoen mutikoari zergatik ez duen aurten bere errege kutuna taxuz agurtzeko aukerarik izan.

Publizitatea Mugalarin

Berbaro elkartea

mugalari banner

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu