Igandea,
2024ko Azaroak24

MugaKultura

loader-image
Durango
8:20 am,
temperature icon 13°C
Humidity 83 %
Ráfagas de viento: 54 Km/h

Erramun turutarenari agurra

Unai Abaunza

Unai Abaunza

Ghettoak saxofonista bat erditu zuen,

saxofonistak ghettoa elikatu zuen.

Erramuntzat zeukan bere burua, Erramun Turutarena.

Eta gaur egungo nerabeetan, jende arruntak erditu dituen nerabeetan ohikoa ez den hobby bat zuen.

Aditz trinkoak kolekzionatzen zituen:

darraigu, dakusat, datsegit, dizerdit (me la suda) eta beste hainbat gehiago.

 

Bere haize putzadek txakur argal eta errukigarri bat koloreztatu zuten,

Darwinen eroluzioaren inguruko teoria zalantzagarri bihurtu zuten.

Gizakia pinguino edo pinguinoa gizaki.

 

Bere haize putzadek selektibitatean matematika gainditu genuen batzuei bat eta hiru artean zenbaki bat baino gehiago dagoela ikusarazi ziguten.

Eta herriak maite zuen ‘hertzain’ bakarrenetariko bat, Tito Aldama, berpiztarazi zuen lurrikara eraginez gauerdiko oholtzan.

 

Ghettoak saxofonista bat elikatu zuen,

saxofonistak ghettoa elikatu zuen,

eta simbiosi hau bukatzear dagoen honetan

GHETTO arte esatea baino ez zaigu geratzen.

Gettho

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu