Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
5:03 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 79 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

Elorrioko Musika Eskolaren ereserkia grabatzeko ilusioaz

gaizka (1)

Gaizka Peñafiel

Elorrioko Musika Eskolak 25 urte betetzen ditu aurten eta ekintza desberdinak burutzen gabiltza honen harira udaberritik. Ekaineko kontzertu eta bazkari herrikoian esaterako ehundaka lagun bildu ginen, arrakastatsua izan zen zinez. Baina mende laurdena egunero ez denez kunplitzen beste proiektu bat martxan jartzea erabaki dugu denon artean eta eskolaren ereserkia izango dena sortzea pentsatu dugu. Bazen garaia hamaika konpositoreen piezez gain, geure kanta propioa ere interpretatzeko.

img_2916

Kantaren letra Joxe Garaizabal elorriotar bertsolariak idatzi du eta musika sortzearen ardura Mikel Gaztañaga eskolako irakasleak hartu du nagusiki. Alabaina asmoa ahalik eta persona gehien tartean sartzea da, parte hartzailea izatea nahi dugu. Horretan dihardugu behintzat irakasle, ikasle eta gurasoak.

Honezkero prest dugun abestia GAUA estudioetan grabatuko dugu azaroan zehar irakasle eta koroko ikasleen artean. Esperientzia bikaina izango da denontzako eta batez ere ikasleentzako, musika estudio bat zapaltzen den lehen aldia beti delako magikoa. Posible da kolaborazio bereziren bat ere izatea, baina goiz da oraindik hori baieztatzeko.

Kanta grabatu ondoren horren bideoklipa egingo dugu ikasle guztiek proiektuan parte hartzeko aukera izan dezaten. Gainera Elorrioko leku sinbolikoak ere agertarazi nahi ditugu, Musika Eskolak herriarekin duen lotura estua delako eta bideoa horren adierazle izatea nahi dugulako. Kanta eta bideoklipa Arriolan aurkeztuko ditugu abenduan.

* Gaizka Peñafiel (Lezama, 1985) Elorrioko Musika Eskolako irakaslea da

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu