Asteartea,
2024ko Abenduak10

MugaKultura

loader-image
Durango
6:19 pm,
temperature icon 7°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Egun eder hauetaz gozatu, merezi dugu eta

Ima Garrastatxu 

· Durangoko alkatea

 

Hiru urte igaro behar izan dira berriz ‘Gora San Fausto!’ gure indar eta gogo guztiekin oihukatzeko. Eta durangar gisa esan behar dut bihotzez oihukatuko dudala. Hilabete oso zailak igaro ditugu, baina bi urteren ostean Patxikotxu eta Pantxike gure zain daude berriz ere, kalera irteteko gogoz beterik.

 

Azken hiru urteetan gauza asko aldatu dira gure bizitzetan.;Gutako askok maite dugun pertsonaren bat galduko genuen bidean edota nagusiagoak egin gara, baina pandemia honek sekula ez digu bizitzaz gozatzeko grina kenduko.

 

Eta San Faustoak, hein handi batean, horixe bera dira: neurtu ezin diren gauzez gozatzeko aukera. Kalejiretan edota barraketan gure seme-alaben zein iloben irribarreaz gozatzea, lagunekin edota kuadrillarekin Sukalkira joatea edota Ezkurdin zein txosnetan bokata goxo bat afaltzea ontzertu gogoangarri bat ikusten dugun bitartean. Momentu txikiz betetako egun mundialak dira.

 

Baina ez dezagun ahaztu gure alaitasuna ezin dela guztion ;errespeturako oztopo izan. Horregatik zaindu dezagun elkar, errespeta gaitezen eta itzul gaitezen denok onik etxera.

Eta gogoratu: Ez beti da ez.

 

Azkenik, oroitu ditzagun arrazoi batengatik edo besteagatik ;egun berezi hauetan gure alboan egon ezin direnak.


Gora Durangoko jaiak!

· Egitarua osoa hemen. 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu