Asteartea,
2024ko Abenduak24

MugaKultura

loader-image
Durango
2:41 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Durangoko San Agustin, denon etxea

Ima Garrastatxu Urbaneja

· Durangoko alkatea

25 urte. Horixe da gure San Agustin Kulturguneak bete berri duen urteurren borobila. Mende laurdenez Kulturarekiko eta Durangorekiko konpromisoz lanean, 1.000 ikuskizun profesional eta 175.000 ikusle baino gehiagorekin. Ez da zifra makala, ezta?

Kualitatiboki zein kuantitatiboki cifra harrigarriak dira, baina gogora dezagun zifra bakoitzaren atzean istorio bat egon ohi dela. Eta nik ezagutzen dut zinez ederra den bat: duela 25 urte bazkide egin ziren bikote batena, eta gaur egun biloben kuota ordaintzeaz arduratzen dena. Eta hori gutxi balitz, ahal duten bakoitzean haurren ikuskizunetara joan ohi dira bilobekin.

San Agustin, azken finean, horixe da: kulturaren balio ukiezinak arte eszenikoen bidez transmititzea. Hori eta Antzerkiarekiko, dantzarekiko, Durangoko elkarte eta konpainia artistikoekiko maitasun handia. Nik neuk ere aitortu behar dut arratsalde asko ematen ditudala San Agustingo iluntasunean ikuskizunekin hunkitzen.

Antzoki honetatik igaro dira José Sacristán, Asier Etxeandia, Blanca Portillo, Alberto San Juan, Paco León, Natalie Poza, Hector Alterio eta, jakina, euskal antzerkiaren eta kulturaren uztarik handiena.

Baina, era berean, gazte sortzaileentzako etxea da San Agustin. Hor daukagu Eneko Sagardoy durangarra, dagoeneko Goya baten jabe dena.

San Agustin erreferentzia bilakatu da kulturgintza sektorean, hasiberrientzako espazio irekia eta abegitsua delako. Kulturan inbertitzeak kultur sarea oinarritik elikatzea ere esan nahi duelako.

San Agustinek 25 urte bete ditu eta orain beste 25en bila goaz. Inork ez zuen esan erraza izango zenik, baina ziur nago ederra izango dela. Kulturarik gabeko Durango, arimarik gabeko herria izango litzatekeelako.

Zorionak eta urte askotarako!

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu