Ostirala,
2024ko Urriak11

MugaKultura

loader-image
Durango
1:29 pm,
temperature icon 19°C
Humidity 44 %
Ráfagas de viento: 21 Km/h

Denon artean lortu genuen

Unai Santos

Unai Santos

4.092 dei. Talde bozkatuena izan ginen. Gure lagun, senide eta jarraitzaileek babes zabala eman ziguten gau berezi horretan. Era berean, epaimahaiak ere puntuazio altuena eman zigun eta Banden Lehia irabaztea lortu genuen. Esan gabe doa, guretzat esperientzia benetan polita eta berezia izan zela. Garai batean eliza izandako Bilborock areto mitikoa emozio, urduritasun eta poztasun ugariren topaleku bihurtu zen. Aurpegi ezagun asko ikusi genituen publikoaren artean, gehien-gehienak telefonoa eskuan zutela, jo ta su dei galduak egiten. Eta ez horiek bakarrik, izan ere, jakin badakigu, eta nabaritu zen, etxetik ere babes itzela izan genuela: Lemoa, Arratia, Durangaldea, Lezama… eta Bizkaia mailako beste hainbat txokotatik deika aritu ziren etenik gabe. Beste behin, mila esker bihotzez denoi. Izan ere, iraganean ere, zuen laguntza behar izan dugunean hor egon zarete eta helburu garrantzitsuak eskuratzeko sostengua eman diguzue.
Gure esker ona baita, Azkue Fundazioari eta horrelako ekimen bat aurrera ateratzen duen lan-talde osoari.

Bukatzeko, esan beharra dago lehiaketa hau irabazteak ostetik dakarren saria(k) ez dela batere makala!: 2015eko BBK Liven jotzea, EH Sona jaialdian parte hartzea (Bartzelona), eta Baga-Biga diskoetxearekin disko bat grabatzeko aukera izatea. Hitzak soberan daude horrelako sari potolo baten aurrean. Hala ere, talde bezala sentitzen duzun erantzukizuna ez da txikia, eta aukera ondo aprobetxatzen eta maila ematen saiatuko gara, zalantzarik ez izan. Orain arte bezala: entseguekin aurrera eginez, astiro-astiro baina gelditu barik. Zarata asko atera gabe, baina ilusio osoz lanean.

Banden Lehia guk irabazi dugu, baina saria denon artean gozatzeko izango da datorren urtean. Kobetamendin, Bartzelonan… handik ere elkar ikusiko dugulakoan, agur bero bat denoi.

*Unai Santon Larregi taldeko kidea da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu