Asteartea,
2024ko Ekainak25

MugaKultura

loader-image
Durango
7:07 am,
temperature icon 15°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Danon artean Atxondoko egutegi ederragoa egingo dugu!

David Cobos

David Cobos

Zortzi urte daramatza Atxondoko Udalak herriko etxe guztietara egutegia banatzen Gabonetan. Zortzi urte ere herriko argazkiak batu eta zabaltzen, web orrian, aldizkarian eta bestelako euskarrietan.

Oraingo honetan, baina, gauza biak batera egingo ditugu eta, gainera, herritarren eskutik, beraiek izango baitira protagonista eta eragile nagusiak: argazkiak egiten, argazkietan agertzen eta etxeko hormatan egutegiak ikusten datorren urte osoan zehar.

Seguru emaitza bikaina izango dela. Gure herrian paisaia, txoko eta bazter zoragarriak ditugu eta argazkilari grina dutenak ere ugariak dira gure inguruan. Beraz, paseoan atera eta sormenari eragitea besterik ez da behar. Animatu daitezela kamerazale guztiak, danon artean egutegi ederragoa egingo dugu ta!

* David Cobos Atxondoko alkatea da

CARTEL FINAL ATXONDO

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu