Astelehena,
2024ko Azaroak11

MugaKultura

loader-image
Durango
6:01 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 19 Km/h

Burdinezko istorioak

EPi

Esther García ‘Epi’

Bidai luzeak edo laburrak, hara eta hona, beti gauza berriak ezagutzeko prest, baina gehienetan gure ingurua ahaztuz.

Ondarearen Europako Jardunaldiei esker aukera paregabea izaten dugu urrian zehar inguruko zenbait sekretu, paraje, ondare txatalak…. ezagutzeko.

Urrian astebururo  Durangaldeko txokoren bat arakatuz historia eta istorioak ikasi, ikusi eta biziko ditugu, aurten burdina da ardatz nagusia eta Otxandion, Zaldibar, Mañaria, Iurreta eta Garain egindako bisita, hitzaldi eta erakusketa arrakastatsuak izan dira. Talde guztiak beteta eta itxaron zerrendan luze batekin amaitu dugu.

Oso harrera ona izaten dute Durangaldeko ekintza desberdinak, bisitari asko hurbiltzen dira gure eskualdera  gure barrukoak ezagutzeko prest.

Bisitari gehienak bizkaitarrak izaten dira baina ez ingurukoak, ez daukagu gure ingurua ezagutzeko goserik?

Hiru dira geratzen diren ekintzak  Berrizen “arrierreka ibai baten energia” hau ere gainezka!! Garaiko Elizabarrin “burdina eta lanabesak” erakusketa eta hilabetea ixteko Elorrion urriak 30ean eta Jesús Muñizen eskutik “Burdinezko zimenduak dituen ondarea” hitzaldia.

Argazkiak · Esther García ‘Epi’

Ondare 1 Ondare 2 Ondare 3

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu