Burdinezko istorioak
Esther García ‘Epi’
Bidai luzeak edo laburrak, hara eta hona, beti gauza berriak ezagutzeko prest, baina gehienetan gure ingurua ahaztuz.
Ondarearen Europako Jardunaldiei esker aukera paregabea izaten dugu urrian zehar inguruko zenbait sekretu, paraje, ondare txatalak…. ezagutzeko.
Urrian astebururo Durangaldeko txokoren bat arakatuz historia eta istorioak ikasi, ikusi eta biziko ditugu, aurten burdina da ardatz nagusia eta Otxandion, Zaldibar, Mañaria, Iurreta eta Garain egindako bisita, hitzaldi eta erakusketa arrakastatsuak izan dira. Talde guztiak beteta eta itxaron zerrendan luze batekin amaitu dugu.
Oso harrera ona izaten dute Durangaldeko ekintza desberdinak, bisitari asko hurbiltzen dira gure eskualdera gure barrukoak ezagutzeko prest.
Bisitari gehienak bizkaitarrak izaten dira baina ez ingurukoak, ez daukagu gure ingurua ezagutzeko goserik?
Hiru dira geratzen diren ekintzak Berrizen “arrierreka ibai baten energia” hau ere gainezka!! Garaiko Elizabarrin “burdina eta lanabesak” erakusketa eta hilabetea ixteko Elorrion urriak 30ean eta Jesús Muñizen eskutik “Burdinezko zimenduak dituen ondarea” hitzaldia.
Argazkiak · Esther García ‘Epi’