Astelehena,
2024ko Apirilak29

MugaKultura

loader-image
Durango
2:26 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 58 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

‘Blackface’ gehiagorik ez

ITZIAR LARRINAGA MANDALUNIZ

Errege Kabalgaten eguna heltzearekin batera urtero anekdota bera errepikatzen da nonnahi. Atzokoan ere, hainbat herritako adibide ikusi genituen komunikabideetan, zein baino zein lotsagarriagoa, iraingarriagoa eta onartezinagoa. Baltasar erregea aurpegia beltzez margotutako pertsona zuria izatea. Honen harira, badago, mundu mailan zabaldutako mugimendu bat “Black Face” deitzen dena: pertsona zuri batek aurpegia beltzez margotzearen AURKAKO mugimendua hain zuzen. Praktika hau, ARRAZAKERIA da, eta horrela salatzen dute arrazakeriaren aurka lanean ari diren elkarte eta pertsonek. Herrialde askotan, jadanik, debekatuta dagoen praktika bat da, zorionez. Gizartea aurrera doan seinale.

Zer adierazten ari gara pertsona beltz baten papera betetzeko herrian dauden pertsona beltzak kontuan hartzen ez baditugu? Zein da arrazoia haiek kontuan ez hartzeko eta proposamena ez luzatzeko? ez dute balio?

Honako errealitateak erakusten du ez dela haiek parte har dezaketen jai bat, ez dagoela haiei zuzenduta. Ez ditugu aintzat hartzen.
Honako errealitateak erakusten du, justifikatuta dagoela persona zuria pozik egotearen truke pertsona beltzei egin ahal zaien errespetu falta.
Honelako praktikak normalizatzen baditugu arrazakeria normalizatzen ari gara.

Ohitura/Tradizioa hitzaren aitzakiapean okerreko estereotipoak iraunarazten ari gara, arrazakeria legitimatzen ari gara.
Begibistan dago arrazakerian kontra badugula oraindik zer ikasi. Ez dago honelako ekintza bakar bat ere, honelako praktika bat eginez gero, positiboa denik. Ez dago salbuespenik. Eta salbuespenak bilatzen hasteak, kontzientzia hartzea oztopatzen du, herrikideenganako begirunerik ez izatea esan nahi du.

Arrazakeriaren kontra geure buruak jasten ez baditugu, sarritan, honelako salaketak debeku moduan edo zerbaiten kontra joango bagina bezala hartuko ditugu, eta hartzen ditugu. Baina, pausu bat haratago egin beharko genuke guztiok, eta gai honek ikutzen dituen komunitate beltza ulertzeko ahalegina egin beharko genuke. Elkarri entzun, partekatu eta elkarrengandik ikasi. «Blackface» gehiagorik ez.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu