Asteartea,
2024ko Abenduak24

MugaKultura

loader-image
Durango
3:15 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

‘Bizipoza’ guztiontzat

Iñaki Etxezarraga Maiztegi ‘Etxe’

· Berriztarra musikoa da

Bizipoza. Denok eduki beharrekoa. Egunak irrifar batekin hasi eta bukatzea. Mundua denontzat berdin eginda dagoela ikustea. Txarrenari onena ateratzen jakitea. Oztopoak gainditzea… Hainbat faktorek eman ahal digute bizipoza… Baina zoritxarrez denok ez ditugu aukera berdinak.

Bizipoza banatzen du Bizipoza Elkarteak berau osotzen duten elkarte guztien artean. Zailtasunak dituztenei erraztasunak emanez, baztertuta daudenei protagonista izaten lagunduz, itsuekin ikusi eta gorrekin entzun. Gurpildun aulkian dagoenarekin korrika egin. Beharra duten guztien artean Bizipoza elkarbanatu.

“Mundu berri bat GUZTIONTZAT 3” bilduman parte hartzeko aukera izan dut oraingoan. Idazle eta musikari ugari elkarlanean. Xabi Zabalak konposatu ditu abestiak eta niri Ines Osinagarekin suertatu zait “Hegan” egitea “Juneren hegoak” elkartearentzat. Musikarekin Bizipoza sentitu dugu oraingoan ere, eta zuen guztion artean Bizipoza banatzea nahiko nuke. Mundu berri bat GUZTIONTZAT posible delako.

🎵 Xabier Zabala
✏️ Miren Artetxe Sarasola
🎙 Ines Osinaga, Iñaki Etxezarraga Maiztegi «EtxE»
🎶 Elkar Estudioa 🎥 Arena Comunicación Audiovisual

LETRA – HEGAN
Txepetxak kabian txio
Lumak lituzke desio
Haziko balitzaizkio…
Begira
Hontza dator kabira
Lumak oparitu dizkio

Tximeleta alegera
Atera da jolasera
Miruaren bizkarrera
igo da
Eta badoaz gora
Iparrerantz hegan batera

Elkarri putz eginik
ta elkarri tirata
ezin dena
posible da ta
ez zaigu ez indarrik
ez gogorik falta.
Orain airean goaz
hegaka!

Bi hegoetan dardaraz
Han dago buztanikara
Ai… behera erortzen bada?
“Aurrera!”
Esan dio hegaberak
“Batzutan jaustea ona da!”

Elkarri putz eginik
ta elkarri tirata
ezin dena
posible da ta
ez zaigu ez indarrik
ez gogorik falta.
Orain airean goaz
Hegaka!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu