Osteguna,
2024ko Abenduak26

MugaKultura

loader-image
Durango
2:26 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 71 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

‘Basqueland’ izena eta euskara Elorrioko Nazioarteko Ziklokrosean

Iñaki Azkoaga Bastida

Abenduaren zortzian ospatu zen “45. Elorrioko Basqueland Nazioarteko Ziklokrosa” proba, oso lasterketa erakargarria bertan egon ziren hainbat ikusleren esanetan. Banuen kuriositatea, probaren kartelak ikusmina piztu baitzidan ikusi nuen une beretik. Polita, erakargarria, fotografia ederrarekin hornitua, mezuak ongi egituratuak, ordenatuak, garbiak, irakurterrazak, kartel batek bete behar dituen parametroa guztietan bikaina. Eta ia dena euskara hutsean. Aparta.

Basqueland izenaren erabileraz ezer esan aurretik, nahi nituzke goraipatu antolatzaileak: alde batetik, UCI-C1 mailan dihardutelako eta hurrengo urte baten Word Coup-en jarduteko aukera ere hor dutelako, baina batez ere proba euskaraz izendatu dutelako eta horrela erabili nazioartean. Konplexu barik, normaltasunez, gauzak ondo eginda ez dago arazorik. Ikusi esaterako Ciclocross24 orrialdeak zelako normaltasunez ematen duen Elorrioko lasterketaren berri, hemen datorren proben zerrendan. Inork ezingo du esan euskara hutsean ez duela funtzionatzen.

Euskaraz ederto dagoen kartelean Basqueland hori sartu dute 2018 urtean ospatu zen 43. lasterketatik gaurkora. Zergatik egin ote dute? Eta zergatik jarri dute horrela, benetan ondo taxututa dagoen kartelean, darabilten hizkuntza ere prezisoa bada? Berez, euskara hutsean baldin badago, gaurko izen erabileraren arabera, Euskalherria tokatuko litzaioke eta, nazioarteari zer naziotan ospatu den proba azaltzea nahi balitz, erabilera zabalduago duen Basque Country beharko zuen.

Baina kontraesana ez da planteamendu teoriko honetan amaitzen. Hurrengo argazkian ikus daitekeen moduan, errealitatea haratago doa eta gehiago azaleratzen du izenarekin-izenekin daukagun talka amaigabea: helmuga-arkuan Basqueland irakurtzen da eta aurrerago dagoen banderolan Euskadi/Basque Country.

Gure eremu antropologiko kulturalaren izena ongi finkatzen ez den bitartean, horrelako nahasketekin jarraitzera kondenatuta gaude, beste behin ere frogatuta geratzen den moduan.

Proposatzen ari naizen forma erabili balute, askoz hobeto geratuko litzatekelakoan nago: Baskonia Mendebala EAErako eta Baskonia osotasunerako, Baskonia izena izanik hizkuntza guztietarako ardatz bakarreko forma, are gehiago, kontutan hartzen bada mezua nazioartean zabaltzea dela helburua.

Kasu honetan, ez dut uste beharrezkoa denik esatea lasterketa Baskonia Mendebalekoan ospatuko zenik. Nahikoa litzateke eta ongi legoke Baskonia hitza soilik erabiltzea: “45. Elorrioko Baskonia Nazioarteko Ziklokrosa” zuzen, eta argi eta garbi.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu