Asteazkena,
2024ko Maiatzak15

MugaKultura

loader-image
Durango
9:04 am,
temperature icon 11°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Baserritarren omenez

Josu Bergara

· Josu Bergara Aretxabaleta (Ea, 1979) musikaria da

Betidanik musikaren bitartez eguneroko gauzei buruz hitz egiten saiatu naiz. Horrela, disko berriari Kanta txikien indarra izenburua jarri diot, nire ustez, bizitzaren erronka handienak eguneroko kontu txikietan daudelako. Eta ildo beretik, abestiak sortzerako orduan modu naturalean sortzea gustatzen zait, erraz ulertzeko moduko letrak idatziz.

Fandangoaren hotsa bideoklip berri honekin Euskal Herriko baserritarrei omenaldi txiki eta xumea egitea erabaki nuen. Batetik, baserritarrak urte askotan, gure kultura, hizkuntza eta ohituren gordelekua izan direlako. Eta bestetik,  mundu globalizatu erraldoi eta zoro honetan, gure-gurea den egiteko modu bat baserrietan dagoelako: lurra lantzeko moduan, produktuak maitasunez erein, hazi eta jasotzean… hori guztiaren atzean baserritarrak daude.

JOsu Bergara Iban Gorriti

Josu Bergara Durangon. · ARGAZKIA · Iban Gorriti

Askotan, hitz potoloetan galtzen gara, handikeritan, eta ez diogu beharrezko omenaldia eta esker ona aitortzen gertukoari. Hemendik behintzat, musikaren laguntzaz, badoa nire esker ona Euskal Herriko baserritarrontzat.

· Josu Bergararen hurrengo kontzertuak ·

IURRETA

Azaroaren 19an 19:00etan

Ibarretxe Kultur Etxean

BANNER IURRETA

DURANGO

Azaroak 27an 13:00etan

Plateruena Kafe Antzokian

DURANGO

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu