Igandea,
2024ko Abenduak22

MugaKultura

loader-image
Durango
6:30 am,
temperature icon 8°C
Humidity 84 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Aukerak eskaintzen

GARAZI-ARRIZABALAGA-MUGALARI

Garazi Arrizabalaga

· Durangoko Arte eta Historia Museoko arduraduna

Badakigu zeinen zaila den lan munduan sartzea, baina hau askoz ere zailagoa bihurtzen da artista gazte bat zarenean eta zure lehen erakusketa egin nahi duzunean. Ez da ohikoena lehenengo aldia museo batean izatea. Baina ideia honekin apurtu nahi dugu Durangoko Arte eta Historia museoan, eta horregatik, ostiraletik aurrera ikusgai izango duzue “Zer nahi duzu nitaz? Igel urdin bat besterik ez naiz” erakusketa, Marcos Rico eta Edurne Naberan artistena.

Rico eta Naberan EHUko Pintura Masterra egin dute 2020-2021 ikasturtean eta ikasturte amaierako proiektua izango da EHUrekin batera antolatutako erakusketa hau. Hasiberrientzako aukera paregabea. Erakusketa honekin argi utzi nahi dugu Durangoko Museoan aukera desberdinak ematen ditugula. Konsagratutako artistek, herriko artistek edo hasiberriek dute aukera. Agian ez da gauza ezaguna, baina ez da horrelako espaziorik askotan egoten, esan dezakegu, Durangok duela Euskal Herriko erakusketa gela anitzenetakoa.

Regoyosen erakusketak errekorra lortu du, inoiz baino bisitari gehiago hurbildu zarete asturiarraren erakusketa ikustera, ia 3.300. Eskerrik asko bihotzez. Orain, bidea ikasi duzuela, zera eskatu nahiko genizueke, artista berriei ere aukera bat ematea. Etorri hilabete honetan zehar museora eta bi artista gazte hauen obrak ezagutu, beraien lan-grina, esperantza eta freskotasunaz busti zaitezte. Arte garaikidea ikustea ezinbestekoa baita norberaren arima zabaltzeko.

Museoak aukera ematen die artista gazteei, orain zure esku dago aukera hori aprobetxatzea. Zuen zain gaude!!!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu