Osteguna,
2024ko Abenduak26

MugaKultura

loader-image
Durango
11:59 pm,
temperature icon 8°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

Argazkigintza: zientzia, dokumentuak, memoria, zaintza, zabaltzea, ardura, ondarea, ezagutza…

JABI SOTO

Jabi Soto Madrazo

Joan dadila aurretik, ez naizela antzinako argazkiez nostalgiarekin arituko. Antzinako Argazkilaritza Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegian izenpean, publikora zabaldu berri den erakusketaren proiektua idatzi genuenean, bestelako hainbat hitz-gako generabilgun, ordea. Hala nola “zientzia”, “dokumentua”, “memoria”, “zaintza”, “zabaltzea”, “ardura”, “ondarea”, “ezagutza”, beste batzuen artean.

Argazki hitza ahotan darabilgun bakoitzean, irudi soilan jarri izaten dugu arreta, irudia eta eusten dion euskarriaren batura dela ahaztuz. Eta hau ulertzea ezinbestekoa dugu, gure gertuko memoria osatzen duten delako antzinako argazki hauek kontserbatu nahi baditugu.

Agiritegi batean agiriak gorde egiten dira, noski, horien artean argazkiak. Nik defendatu beharra daukat guregana iritsi diren argazkiak dokumentu oso garrantzitsuak direla, are gehiago erakunde publiko batek agiriak zaintzea erabaki badu, horrek esan nahiko duelako ondare kalifikazioa jaso dutela, denonak direla, alegia.

Artxibistikaren mundu arautuan, jatorriaren arabera edota funtzioaren arabera sailkatu egiten dira agiriak, eta azpi-sailkapen ugari topa dezakegu ere. Ez nahiz horretan sartuko. Niretzat, beste hainbat agiriei garrantzia kendu gabe, argazkiak erabat esanguratsuak dira, bertan gure burua (ber)ezagutzen dugulako. Argazkiek izaera polisemikoa dutela esan ohi da ere, ikertzaile batek arreta jarriko duelako plazaren zoruaren harrietan, beste batek andrearen janzkeran, eta hirugarren batek arkuaren xehetasun arkitektonikoetan (irudia) (ATHA-DAF-CD-14799)

http://bit.ly/1deHi28

Hau dena ondare kultural ikaragarri baliotsua da. Dokumentu hauek gordetzeak lan espezializatua eskatzen du. Lehenik eta behin, zer diren jakin behar da, kontutan izanik geruza anitzeko objektu konplexuak direla argazkiak. Nola dagoen jakitea garrantzitsua izango da ondoren, erantzun bat proposatzeko zenbat denbora daukagun kalkulatzeko. Aurrekoa kontutan izanik, digitalizazio ahalik eta zientifikoena proposatu beharko da, eta originalak behar bezala babestuta gorde, ahalik eta baldintza klimatiko onenetan. Bidean topatutako arrasto eta sortutako informazioa ondo jaso, eta irudia dokumentatzen ere hasi gaitezke; dena datu-base batean ondo ordenatuz. Azkenik, denona den ondare hau, denon eskura jartzea izan beharko litzateke helburu azpimarragarriena, adibidez, espezialistek jaso duten informazio guzti hori, interneten bitartez hedatuz.

Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegiaren interneteko datu baseak Arabadok du izena. Bertan, adibidez, Durango hitza bilatzailean sartzen dugunean, 85 digitalizatutako sarrera topatu ditzakegu, etxean bertan kontsultatu ditzakegunak.

http://bit.ly/1JldcYE

Materiaz ari gara, beraz, eta hori da erakusketa honen bitartez islatu nahi izan duguna. Garaiko irudiak nola ziren erakustea baino, garaiko argazkiak nolakoak ziren erakustea. Eta bide batez, garaiko argazkiak kulturalki nola jasotzen ziren, material eta neurri historikoak agerian utziz, adibidez. Argazkilaritzaren historiarako hain garrantzitsuak izan diren negatibo-positibo sistema, kontaktuz positibatzeko modua, hiru dimentsiotan ikusteko egiten ziren argazkiak edota argazkien atzealdean argazkilarien aztarna esanguratsuak estimatzeko aukera izango du erakustaretora hurbilduko den orok.

Gordetzearen esfortzua hedatzearen ahaleginarekin bateratu behar da, eta hori da erakusketa honekin lortzen saiatu garena.

Bukatzeko, nik neuk XIX. mendeko kolodioi hezea argazkilaritza prozedura erabilita lortutako bi kamara zuzeneko positibo ikusteko aukera izango du Gasteizera hurbilduko den bisitariak, horiek zer diren eta nola egiten diren bideoa ikusteko aukerarekin batera.

Ederra da proiektuak gauzatuta ikustea, eta zuek guztiekin partekatzea. Informazio gehiago behar izatekotan, interneteko helbide honetan duzue eskura. Bertan argazkiak zein bideoak ikus ditzakezue.

La fotografía antigua en el ATHA 1 from DIPUTACION FORAL DE ALAVA on Vimeo.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu