Osteguna,
2024ko Maiatzak02

MugaKultura

loader-image
Durango
2:27 am,
temperature icon 8°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

Ama, zutaz harro

IÑIGO URKULLU RENTERIA

· Floriren semea

“Zuetaz harro” izango da aurtengo martxoaren 8ko egunaren xedea. Hori baliatu nahi izan dut amaren, ama guztien, oroimena gogora ekartzeko. Hainbat eta hainbat pertsonen hitzak eta mezuak jaso ditut egun hauetan. Guzti guztiak bihotz bihotzez eskertzeko baliatzen dut aukera hau.

Seme bakarra izan naiz eta amarekin oso lotura berezia izan dut beti. Euskara -mungieraz eta bizkaieraz- izan nuen ama hizkuntza; eta berak piztu zidan eskara, kultura edo hezkuntzaren gaineko interesa. Etxean bertan, amak euskaraz eta aitak gaztelaniaz, aniztasuna eta bizikidetza zer den erakutsi zidaten. Bion artean, etxeko giroan, nire nortasuna zizelkatzen lagundu zidaten.

Sendi apala ginen, baina giro horretan ere gurasoek ikasketak egiteko gogoa eta grina piztu zidaten, aukera paregabe hori eskainiz. Nahiz eta etxean baliabideak urriak izan, semearen ikasketak lehentasun bat izan ziren nire gaztaroan. Etxetik kanpo zelarik duela berrogeita hamar urte eta horrela bizitza ordutik aurrera. Gogoan dut oraindik ikasketak bukatu eta lehen lana -arautua- izan nuenean amaren poza eta hitz goxoak.

Ikasketekin eta lanarekin batera militantzia ere iritsi zitzaidan. Aita eta ama ere eredu, beti Alonsotegiko Batzokian lan isilean. Aitarengandik ere ikasitakoak duela hogeita hamar urte arte gogoan ditut gaurkoan. Nire ibilbidean beti izan ditut gertu, urrats bakoitzean beraien babesa eta laguntza osoa jaso ditut. Egun hauetan ezin ahaztu Lehendakari bezala Gernikan zin egin nuenean amaren barne-barneko harrotasuna. Nik gaur bere bizi osoa oroituz sentitzen dudana bezalakoa.

Azken egun hauetan berarekin izan gara Lucia eta biok. Lucia urteetan ni baino gehiago. Bilobak eta birbilobak ere gertu, azken egunera arte, elkarrekin eta denok elkar sentitu dugun maitasuna partekatuz.

Amaren eta familia guztiaren izenean, bihotz-bihotzez, eskerrik asko denoi. Zuetaz ere harro!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu