Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
3:07 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Alboan izan zaituztet

Gorka Lupiañez

Gorka Lupiañez

Bide luzea egin behar izan dugu NBEak ebazpen hau argitaratu ahal izateko. Eta bidaia luze honetan ez naiz sekula bakarrik sentitu. Zuei esker egin ahal izan dut aurrera momenturik zailenetan ere. Alboan izan zaituztet familia, lagunak, abokatuak… 

Gogoan izan zaituztet bizitzako unerik txikienean ere, momenturik zailenetan ere. Eta hori, hain justu, izan da zulo beltzetik behin baino gehiagotan atera nauena.

Gogoan dut inkomunikazioaren ostean etxera egin nuen lehenengo dei hura, infernu hartatik bizirik irten nintzela konturatu nintzen momentua eta nola ez, tortura latzen ostean emandako lehenengo maitasun besarkadak… Zelan ahaztu zuetako bakoitzarekin izandako bisitek emandako haize freskoa, eta idatzitako gutunetako hitzen babes eta indarra.

Honaino heldu banaiz/bagara zuetako bakoitzari esker izan da. Irribarretsu nago. Irribarretsu zuen bultzada eta babesa sentitzen dudalako eta hori itzela da! Momentu honetan, torturak jasan dituzten herrikide guztien alboan jartzea gustatuko litzaidake, garaipen txiki hau beraiena ere badelako. Beraientzako nire irribarrerik zintzoena.

Besarkada handi bana!

Gaua beti argi!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu